Algortan, 11:30ean jarri dute hitzordua Telletxe
plazan, metroz danak elkarrekin Bilboko manifestaziora joateko. Aipatu
martxa 12:30ean abiatuko da Arriagatik, A25 koordinatzaileak (Bilgune
Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Feministalde, Mugarik Gabe,
Mundubat, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, CCOO, ELA, ESK, LAB,
STEE-EILAS, Alternatiba eta Ezker Batua) eta Tribuna Feministak deituta.
15:30ean, berriz, pintxo-poteoa izango da Algortako tabernetan zehar,
eta 18:00etan zine-foruma Abian Kultur Elkartean.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, Herrira mugimenduak bat egin nahi du Euskal Herriaren luze zabalean mugimendu feministaren eskutik antolatu diren mobilizazio eta ekimenekin.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, Herrira mugimenduak bat egin nahi du Euskal Herriaren luze zabalean mugimendu feministaren eskutik antolatu diren mobilizazio eta ekimenekin.
Euskal Herriko milaka emakumek egunero pairatzen duten
jazarpen eta umiliazio egoeraren aurrean gizartearen eta erakundeen
inplikazioa eta jarrera ausarta beharrezkoak direla uste dugu.
Zentzu honetan, eta gure lan esparruari dagokionez,
emakumezko preso politikoek espetxeetan bizi duten eskubide urraketa
etengabean jarri nahi dugu arreta. Gizonezkoentzat pentsatua eta
diseinatua dagoen espetxe sistema oso baten preso dira emakume hauek,
emakume bezala dagozkien eskubideak erabat urratzen zaizkielarik.
