Showing posts with label londres. Show all posts
Showing posts with label londres. Show all posts

2012/11/12

Azaroaren 24an, London Basque Solidarity Sound System

Londreseko Euskal Herriaren Lagunek antolatuta, azaroaren 24an, larunbatarekin, euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasun jaialdi itzela izango da Ingalaterrako hiriburuan.


Ikusi Siroka taldearen "Inside on a Belmarsh cell" (Barruan Belmarsheko ziega batean) kantaren bideoa
 

2012/09/22

Etxerat: "Antton Troitiñoren baldintzapeko askatasuna ukatu izana ulertezina da"

Atzo jakin genuen Londreseko Auzitegiak Antton Troitiñori baldintzapeko askatasuna ukatu diola, eta hau ulertezina dela uste dugu. Antton Troitiñok eta 197/2006 doktrina aplikatuta duten gure senide guztiek aske egon beharko lukete. Gainera, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak uztailean 197/2006 doktrina eskubideen aurkakoa zela esan ondoren, ezin dugu ulertu Londreseko Auzitegiak Antton Troitiño espetxean mantentzen jarraitzea. 

Estrasburgok argi eta garbi adierazi zuen 197/2006 doktrina gure senideen eskubideen aurkakoa zela. Horregatik gure senideen eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Baina, ezin ahaztu gure eskubideak ere. Izan ere, gure senideei zigorra luzatzean guri ere luzatzen digute. Sakabanaketa pairatzen jarraitu behar dugu eta gure senideak etxetik urrun egoten jarraitzen dute. Honek gugan eta gure senideengan eragiten duen sufrimendua neurgaitza delarik.