Argazkian, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak pankartari eusten.
Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 200 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortako Telletxe plazan, urtarrileko azken ostiraleko elkarretaratzean. ELA eta LAB sindikatuek egin dute oraingo honetan deialdia, euskal preso eta iheslari politikoak etxera, lantokietara ekar ditzatela eskatuz. Hain zuzen ere, herriko gatibuen senideen eskutik jaso dute elkartasunaren kinkea. Urteko azken ostiralean horien guztien maitasuna eta kemena goraipatu nahi izan genuen; baita gaurkoan ere. Egunerokotasunean, euren seme-alaba, senar-emazte, guraso, bilobak... hain urrun eta egoera latzetan mantentzen dituzten espainiar eta frantziar espetxe politika errepresiboei aurre egiteko duten adorea eredugarri delako. Beraz, eskerrik asko zuoi!
