Argazkia: Algortako Portu Zaharreko jaietan koadrila ugarik erakutsi zieten elkartasuna euskal preso politikoei.
Gaurko agerraldiaren bitartez, Etxerat Elkarteak azken egunetan Euskal Herrian eman diren albiste ezberdinen inguruko balorazioa egingo du eta horrekin batera gure ustez etorkizunean guztiok garaile sentituko garen agertoki berri bat eraiki ahal izateko gakoak mahaigaineratuko ditugu.
Lehenik eta behin, ETA erakundeak borroka armatua behin betiko utzi izana eskubide guztiak errespetatuak izango diren agertoki baten bidean aurrerapausu nabarmena suposatzen duela adierazi nahi dugu. ETAk, Gernikako Akordioak eta Bruselaseko Adierazpenari era positiboan erantzun zion aurrena eta orain Donostian burutu zen Bakerako Nazioarteko Konferentziari modu berean erantzun dio.
ETA erakundearen erabakiak gure herriak hainbeste desiratzen duen egiazko konponbideari hainbat ate irekitzen dizkio. Baina, tamalez, oraindik ere badira hainbat alderdi eta eragile norabide horretan pausorik eman ez dutenak. Izan ere, guztion ardura da eskubide urraketarik gabe eszenatoki inklusiboa eraikitzea.
ETA erakundearen erabakiak gure herriak hainbeste desiratzen duen egiazko konponbideari hainbat ate irekitzen dizkio. Baina, tamalez, oraindik ere badira hainbat alderdi eta eragile norabide horretan pausorik eman ez dutenak. Izan ere, guztion ardura da eskubide urraketarik gabe eszenatoki inklusiboa eraikitzea.
Ezinbestekoa deritzogu indarrean dagoen espetxe politika bertan behera geratzea. Egun indarrean dagoen espetxe politikak oinarrizko eskubideak urratu eta erabilpen, errepresio eta mendeku klabeetan eraikita dago.
Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoak behin eta berriz errepikatu du, aldarri hau azken egunetan biderkatuz, gure senide eta lagun presten eskubideak errespetatuak izan behar dira. Horiek horrela, aldaketarik egon ezean, igarotzen den segundu bakoitzeko, igarotzen den minutu bakoitzeko edo igarotzen den ordu edo egun bakoitzeko, geroz eta ahots gehiago altxatuko dira egun indarrean dagoen espetxe politikaren kontra.
Sakabanaketarekin amaitzeko ordua da. Onartezina baita astebururo milaka eta milaka euskal herritarrek bizitza jokatzea. 2011an, dagoeneko 13 istripu pairatu ditugu euskal presoen senide eta lagunak -azkena iragan den arriaren 15an- eta orotara 400 dira sakabanaketa era masiboan aplikatu zutenetik pairatu ditugun istripuak. Errusiar erruleta krminal honekin amaitu behar dugu.
Bizi Osorako zigorraren aplikazioa ahalbidetzen duen 197/2006 doktrina derogatua izan behar da. Dagoeneko 70 baino gehiago dira euren zigorra bete eta oraindik ere espetxean dituzten euskal preso politikoak. 197/2006 doktrika, zuzenbidearen esparrutik erabat aldenduta dago eta errepresio eta mendeku klabeetan oinarrituta dagoen neurria da. Gatazka eszenatokia betikotzeko herraminta da 197/2006 doktrina.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak askatu behar dituzte. Egoera horretan, bereziki larria da Txus Martinen kasua. Horrekin batera, ezin dugu ahaztu, iragan den udan osasungintza alorreko profesionalek osatzen duten Jaiki Hadi elkarteak aditzera eman zuenez, euskal presoen kolektiboaren laurdenak osasun arazoak ditu.
Ezin ditugu ahaztu ezta isolamenduan edo mittardean dituzten presoak edo bakartze egoera larriak. Isolamendu egoeran dituzten euskal preso politikoen portzentaia ikaragarri altua da. Bizi baldintzarik gogorrenak pairatuz.
Eskubide urraketa guzti hauekin amaitzeko ordua da. Guztion artean konponbide demokratiko eta inklusibo bat eraiki behar dugu, non denok garaile izango garen. Ezinbestekoa da pertsona guztien eskubideak, baita gure senide eta lagun presoenak ere noski, errespetatuak izango diren aroari ateak zabaltzea. Agertoki horretan, espetxe politikak ez du inolako lekurik.
Gatazkaren erroei heldu eta gatazkaren ondorioak gaindituko dituen agertokia eraiki behar dugu. Hau da, preso eta iheslariak egoteko arrazoirik ez dagoen agertoki demokratiko berria.
Helburu hauek lortzeko, Euskal jendartea izango da protagonista nagusia. Aurreko larunbatean, Gernikako Akordioak deitutako manifestazio nazional arrakastatsuan horren eredu argia izan genuen. Hortaz, jendartearen aktibazioa eta inplikazioa ezinbestekoak izango dira euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespetatuak izateko.
Euskal jendarteak du giltza. Guztion bultzada eta ekarpenarekin geroz eta ate gehiago zabalduko ditugu. Guztion bultzadarekin sakabanaketarekin amaituko dugu, 197/2006 doktrina indargabetuko dugu, preso gaixo larriak etxera ekarriko ditugu eta espetxean ematen diren eskubide urraketekin amaituko dugu. Guztion konpromisoarekin gatazkaren erroak eta ondorioak gaindituko dituen agertoki bat eraikiko dugu. Norabide horretan, Etxerat Elkarteak euskal jendartearekin batera burubelarri arituko da lanean.
Gasteizen eman du gaur prentsaurrekoa Etxeratek.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.