Egin Dezagun Bidea ekimenak urrats berri bat du datorren urtarrilaren 7an Bilbon egingo duen Herri Mobilizazio Orokorraren prestakuntzan. Izan ere, gaurtik aurrera edozein pertsona edo taldek atxikimendua emateko aukera izango du www.kolosalaizangoda.info webgunean.
Bertan, atxikimendua emateko aukera izateaz gain, manifestua 10 hizkuntza ezberdinetan eskuratu daiteke eta deialdiko bitarteko eta bideo guztiak ikusgai daude. Ziur gaude datozen egun eta astetan milaka herritar eta eta eragilek, bai Euskal Herrian bai gure mugetatik at, bat egingo dutela Herri Mobilizazio Orokorrarekin.
Besterik gabe, helbidea gogoratuz, http://www.kolosalaizangoda.info, herritargo osoari atxikitzeko eta deialdia lau haizetara zabaltzeko deia egiten diogu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.