Showing posts with label kaleak bete kartzelak hustutzeko. Show all posts
Showing posts with label kaleak bete kartzelak hustutzeko. Show all posts

2011/11/18

1.500 atxikimendu 24 ordu baino gutxiagotan

24 ordu baino gutxiago pasa dira atzo eguerdian Egin Dezagun Bidea ekimenak urtarrilak 7ko Herri Mobilizazio Orokorra bultzatzeko atxikimendu kanpaina publikoa abiatu zuenetik eta dagoeneko 1.500 babes baino gehiago bildu ditugu. 1.500 atxikimendu Internet bitartez gehi aurretik bildutako 400 atxikimenduak. Hortaz, urtarrilak 7ko Herri Mobilizazio Orokorrak dagoeneko 2.000 atxikimendu inguru bildu ditu.
 
Iaz, Egin Dezagun Urratsa ekimenak deitutako manifestaldian, 2010ko azaroaren 13tik 2011ko urtarrilaren 8a bitartean 5.500 sinadura inguru bildu ziren. Aurten, egun bakarrean, 1.500 atxikimendu. Ikusgarria eta kolosala izaten ari da.
 
Hortaz, jadanik atxikimendua eman duten pertsonei eta www.kolosalaizangoda.info webgunean euren izena oraindik ikusi ez dutenei pazientzia pixka bat eskatzen diegu. Izan ere, atxikimenduen kopurua erraldoia da eta ohi baino denbora gehiago beharko da guztiak publikatzeko. Hala ere, hurrengo orduetan izen guztiak ikusgai izango dira. 

2011/11/17

Eman atxikimendua www.kolosalaizangoda.info webgunean

Egin Dezagun Bidea ekimenak urrats berri bat du datorren urtarrilaren 7an Bilbon egingo duen Herri Mobilizazio Orokorraren prestakuntzan. Izan ere, gaurtik aurrera edozein pertsona edo taldek atxikimendua emateko aukera izango du www.kolosalaizangoda.info webgunean.

Bertan, atxikimendua emateko aukera izateaz gain, manifestua 10 hizkuntza ezberdinetan eskuratu daiteke eta deialdiko bitarteko eta bideo guztiak ikusgai daude. Ziur gaude datozen egun eta astetan milaka herritar eta eta eragilek, bai Euskal Herrian bai gure mugetatik at, bat egingo dutela Herri Mobilizazio Orokorrarekin.