2011/11/30

Eragile politiko, sindikal eta sozialek baraualdia egingo dute presoen eskubideen alde

Argazkian, Donostian izan da gaurko prentsaurrekoa.

Hemen bildutako alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialek atxikimendua eman diote Urtarrilaren 7an preso politikoen eskubideen alde Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrari.

Atxikimenduez harago, konpromisoak hartu nahi izan dituzte eragile hauek denek, preso politikoen egoerak hala eskatzen duelako, eta kartzela politika konponbidearen norabidera aldatzeak erabateko lehentasuna duelako. Horregatik, datorren abenduaren 12tik 18ra txandakako baraualdia egingo dugu, Donostiako Ibaetako fakultatean, 24 orduko txandekin: 12an sindikatuen txanda izango da, 13an gazte eragile eta elkarteek hartuko dute parte, 14ean ikasle eta irakasleek, 15ean mugimendu feministako emakumeak, 16ean alderdi politikoetako eta instituzioetako ordezkariak, eta 17an mugimendu sozialetako eta oro har herri mugimenduko partaideak.

Baraualdiak 18an izango du amaiera, eguerdiko 12:00etan Donostiako Boulebarrean izango den kontzentrazioan. Herritarrei dei egiten diogu baraualdi honetan sektoreka parte har dezaten, astelehenean enpresetako langileek zein herritar langabetuek, asteazkenean ikastetxe eta unibertsitateetako irakasle, langile eta ikasleek, eta ostiralean instituzioetako ordezkari publiko zein langileek.

Azkenik, herritarrei abenduaren 18an izango den kontzentrazioan parte hartzera ere dei egiten diegu. Baraualdian zehar ekimen eta kontzentrazioak izango dira, bai Ibaeta eta inguruetan, bai eta enpresa, ikastetxe eta unibertsitate, eta instituzioetan ere. Datozen egunetan, egutegi honi buruzko xehetasun guztiak emango ditugu ezagutzera.

Parte hartuko dutenen eragileen artean:

Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, LAB, EILAS, ESK, EHNE, Hiru, Gazte Abertzaleak, Gazte Independentistak, EGK, Ikasle Abertzaleak, ESAIT, Bai Euskal Herriari, Euskal Herriak Bere Eskola, Iratzarri, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Etxerat eta Askapena.

Egin Dezagun Bidea

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.