2011/11/30

Presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da abenduaren 5ean Durangon

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka baliatuz, abenduaren 5erako euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du Egin Dezagun Bidea mugimenduak, "Amnistiaren bidean kaleak bete kartzelak hustutzeko" lelopean. 18:30ean hasiko da. Astelehenean Bilbon egindako prentsaurrekoan, herri bilguneetan parte hartzeko eta mobilizazioak egiteko deia zabaldu zen.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.