EAEko Iñigo Lamarka Arartekoarekin bildu Etxerat elkarteko ordezkaritza bat. Bilkuran, euskal preso politikoek bizi duten egoera orokorraren inguko gaia jorratu dira. Esaterako, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak, bizi arteko zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 sententzia aplikatuta duten presoak, ezarritako zigorraren 3/4ak edo 2/3ak beteta duten presoak eta berez baldintzapeko askatasunean beharko luketenak, eta azkenik sakabanaketa politikaren inguruko gaiak jorratu dira.
- EAEko Arartekoaren eskumenetan aurkitzen diren eremu instituzional ezberdinei euskal preso politikoek bizi duten egoeraren berri eman, eta beren oinarrizko eskubideak rrespetatuak izan daitezen baliabideak eta iniziatibak martxan jartzeko eskakizuna egitea.
- Espainiar gobernuko Espetxetako Zuzendaritzari zein Gobernu zentraleko Arartekoari eskakizun zehatzak helaraztea;
- Euskal preso politikoei urteetan zehar aplikatu zaien espetxe politika berezituaren aldatzea (oinarrizko eskubideen bermatzean oinarritutakoa)
- Sakabanaketa politikarekin amaitzea. Euskal presoak Euskal Herriratzea.
- Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen berehalako askatasuna.
- Ezarritako espetxe zigorra betea duten euskal preso politikoen berehalako askatasuna.
- Baldintzapeko askatasunean behar luketen euskal preso politikoen berehalako askatasuna. (zigorraren 3/4ak edo 2/3ak betea dutenak)
- Euskal Autonomi Erkidegoko Arartekoak, euskal preso politikoek bizi duten egoeraren inguruko balorapen publiko bat egitea, oinarrizko eskubide zibil eta politikoak ukatuak dituzten pertsona hauen eskubideen defentsan zein pauso edo iniziatiba egiteko asmoa duen helaraztea euskal gizarteari.

0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.