2011/12/27

Eskualdeko langileek ere deitu dute urtarrilaren 7ko manifestaziora


LAB sindikatuak hainbat mobilizazio egin ditu Euskal Herriko herri eta lantokietan Parot doktrina bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten euskal preso politikoak askatzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta espetxe politika "konponbide gakoetan" jartzea exijituz. Ildo berean, urtarrilaren 7an Bilbon "kolosala" izango den manifestazioan parte hartzera deitu du. Horrekin lotuta, LABek ordezkaritza duen Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kostako enpresa batzuetan argazkiak atera ditu langile erakunde abertzaleak, manifestaziorako deialdia eginez: Cocina Central Goñi (Erandio), Leioako Udal Euskaltegia eta Mecaner-en (Urduliz), besteak beste. Horretaz gain, hilaren 30a urteko azken ostirala izanik, goizean kotxe karabana egingo dute eskualdean zehar eta gero 13:00etan triki-poteoa Algortan, Telletxen hasita.

Irudietan banan-banan:

- Cocina Central Goñi (Erandio). Argazkietan, Berango, Gorliz eta Romo ikastetxeetako langileak. 
- Gastronomia Baska (Mungia).
- Lamincer (Mungia).
- LAB Eskumaldea.
- Leioako Udal Euskaltegia.
- Matriceria Deusto eta GTS (Zamudio).
- Mecaner (Urduliz).
- Ondoan Servicios (Zamudio).
- ZF. Sachs (Lezama).

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.