Argazkian, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak kinkea presoen senideen eskuetatik jasotzen, urtarrileko azken ostiralean.
Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez, herriko hainbat abesbatzetako kideek parte hartuko dute hilaren 24ko elkarretaratzean, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan. Urte bukaerara arte egin bezala, Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, presoen eskubideen babesa herriari dagokiola uste dutelako. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak babesteko konpromisoa adierazten duen kinkea eragile batetik bestera igaroko da hilabete bakoitzeko azken ostiralean, hurrengo deialdia iritsi arte. Tartean, hilabete oso bat izango du dagokion elkarteak, horren alde lan egiteko. Otsaileko azken ostiralean ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien eskuetatik abesbatzetako kideen eskuetara igaroko da kinkea. Bestalde, Herrira mugimenduak ostiral eguerdiko 12etarako egindako deialdiekin bat egiten du Algortako Herri Bilguneak: besteak beste, Basurtuko ospitale aurrean izango da elkarretaratzea, gaixotasun larria daukaten presoak herriratzea aldarrikatzeko.
Gaixotasun larria daukaten presoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.