Mati Iturralde (osasun arloko profesionala):
Osasungintzan lanean ari garen hainbat herritarrek eta eragilek bat egin nahi dugu Herrira mugimenduak datozen ostiralean Donostiako, Bilboko, Gasteizeko eta Iruñeko ospitaleen aurrean deitu dituen mobilizazioekin.
Guk osasunaren eremuan lan egiten dugu. Zentzu honetan, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen egoeraz jakitun gara. Espetxeetan dauden hainbat euskal preso politikoren egoera benetan kezkagarria dela ziurtatu dezakegu, eta ondorioak benetan arriskutsuak izan daitezkeela.
Euskal Herrian aukera berriak ireki dira benetako bake egoera bat taxutu eta egonkortzeko. Bide horretan presoen gaiari urgentziaz heldu behar zaiola uste dugu. Finean euskal preso politikoen giza eskubideak bermatzea aldarrikatzen dugu.
Guk, gure eremutik gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzen jarraituko dugu. Zentzu honetan, bat egiten dugu ostiral honetan ospitaleen aurrean izango diren mobilizazioekin. Osasungintzan lanean dabiltzan herritarrak elkarretaratze hauetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.