Gure senide eta lagunek osatzen duten Euskal
Preso Politikoen Kolektiboaren ordezkaritza osoa ezagutzera eman zuten
larunbatean kaleratutako oharrean.
EPPK-ren oharra:
Ekainaren
2an Gernikan, eztabaidaren ondorioak plazaratu berri ditugu adierazpen
politiko baten bidez. Sortutako erreakzio politikoei nola komunikabideen
interesari so eginez gero, eta kontrakoa dioten arren, Kolektiboaren
hitzari ematen zaion garrantziaren adierazgarri izan da.
Oinarrizko
kokapen politikoa egin dugu egoera politiko orokorraren baitan, gako
esanguratsuenak aintzat hartuz. Aurrerantzean ere urrats eta ekimen
berriak emateko determinazioa azpimarratu nahi izan dugu, baldintza
berrien perspektiban.
Etsigarri
suertatu zaio bati baino gehiagori Kolektiboak erabaki eta
adierazitakoa. Ulergarri dakiguke euskal presoak suntsitu beste asmorik
ez dutenek edota bere hautu partikularra jantzi edo babestu nahi duenak,
bestelakorik desiratu izana. Oso kezkagarri, jeltzaleek
lehendakarigaiaren ahotan, garai politiko berriotan ere, Gobernu
espainolak aurkeztutako plana ontzat eman ondoren EPPKren
posizionamendua baztertu eta biktimismoa egitea leporatzea. Aintzat
hartu beharko luke PNVren buruzagitzak espetxe politika kriminalak
erantzukizun zuzenak badituelako. PNVren morrontza ekonomiko, politiko
eta ideolojikoak Espainiaren hondamendirako bidea soilik dakar.
Etsigarri
ez eta bai salagarri dena da, gaur gaurkoz Gobernuek mantentzen duten
jarrera, interes eta xede politiko makurrak gidaturik urratsetan sakondu
baino arazoa luzatuz daramaten atzerapenagatik.
Atzerapen
gehiagorik gabe muturreko egoerak altxatu behar dituzte, salbuespen
legeak indargabetu, sakabanaketarekin amaitu eta euskal preso politiko
guztion Euskal Herriratzea gauzatu. Ez da dudarik, ezinbesteko diren
urrats horiek baldintza politiko berriak ekarriko dituztela arestian
aipatzen genituen urrats eta ekimen berriak garatzeko. Euskal gizarteak
eutsi behar dio erronkari presoon egoeraren konponbidea guztion onerako
baita.
Barruan,
espetxe bakoitzean, dinamika iraunkorrarekin jarraituko dugu, hileko
azken ostiralero gure aldarrikapen eta mugimenduak eginez. Bestalde,
Ekainaren 16an Nafarroaren konkistaren V.mendeurrena salatzeko Iruñean
antolatutako Martxarekin bat egin eta bertan parte hartzera deitzen
dugu. Amnistia-Autodeterminazioa! Nafarroa bizirik! Euskal Herria
bizirik!
2012ko ekainean
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Ohar
honekin, eztabaidaren markoan hautaturik eta antolakuntza berrian
kokaturik, Kolektiboaren ordezkaritza osoa ezagutzera ematen dugu,
Mintzakidetzarekin batera Kolektiboaren Zuzendaritza osatzen duena:
Xabier Alegria Loinaz (Lezo/Puerto III)-mintzakide-
Ana Egues Gurrutxaga (Elduaien/Algeciras)-mintzakide-
Jon Olarra Guridi (Donostia/Granada)-mintzakide-
Mikel Albisu Iriarte(Donostia/Lyon)-mintzakide-
Marixol Iparragirre Guenetxea(Eskoriatza/Lyon)-mintzakide-
Lorentxa Gimon (Angelu/Rennes)-mintzakide-
Iñaki Lopez de Bergara Astola (Legutio/ Arles)
Alberto Lopez de Lacalle (Gasteiz/ Fleury Merogis)
Jon Salaberria Sansinenea (Donostia/ Fleury Merogis)
Iñaki Esparza Luri (Iruñea/ Lannemezan)
Pello Eskisabel Urtuzaga (Lasarte/ Clairvaux)
Asier Oiartzabal Txapartegi (Andoain/ Clairvaux)
Oihana San Vicente Saez de Zerain (Gasteiz/ Fleury Merogis)
Ainhoa Mujika Goñi (Donostia/ Granada)
Ana Lizarralde Palacios (Bilbo/ Granada)
Antton Lopez Ruiz (Elorrio/ Puerto I)
Josetxo Arizkuren Ruiz (Iruñea/ A Lama)
Idoia Martinez Garcia (Arrigorriaga/ A Lama)
Arantza Garbaio Ruiz (Bilbo/ Algeciras)
Unai Fano Aldasoro (Hernani/ Algeciras)
2012ko ekainean
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.