Herrira mugimenduak, Salhaketak eta beste gizarte eragile batzuk mobilizazioa burutu dute gaur goizean Iruñeko espetxe berriaren
inaugurazioa zela eta.
Sergio Labaien Herrirako kideak honako deklarazioak egin ditu komunikabideen aurrean:
Herrira mugimenduak euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien bukaera eskatzen dio Barne ministroari.
Herrira mugimendutik Iruñeko kartzelaren inauguraziora etorri gara
gaur barne ministroari esateko ez dadila jolasean ibili euskal preso
politikoen bizitzarekin. Beraz, salbuespen neurrien bukaera eskatzen
diogu, gaixorik dauden presoak eta zigorra osorik bete dutenak aska
ditzatela, eta gainerakoak Euskal Herriko kartzeletan bildu ditzatela.
Espainiak eta Frantziak aplikatzen duten mendeku politika salatu nahi
dugu. Espetxe politika honek presoen eta familien giza eskubideak
urratzen segitzen du, sufrimendua eragiten du gure herriko ehunka
familiatan, eta, gainera, gizarte honen gehiengoaren bake-nahiaren
kontra doa.
Horregatik, zaila da ulertzen zergatik segitzen duten estatuek
denbora galtzen, zergatik jarraitzen duten giza eskubideak urratzen.
Badirudi helburu bakarra dutela: bakerako bidea oztopatzea eta
konponbidea geroratzea.
Zer helburu du sakabanaketak, min egitea ez bada? Zergatik dituzte
presoak hain urruti? Zergatik behartzen dituzte familiak astebururo
1.000, 1.500 edo 2.000 kilometroko bidaiak egitera? Noiz bukatuko da tortura
hau?
Uste dugu badela garaia estatuek gizatasun-erakutsiak egiteko,
sufrimendu honi bukaera emateko, eta herri honen bake-irrikari trabarik
ez jartzeko.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.