2012/08/01

Etxeratek Iosu Uribetxebarriaren berehalako askatasuna eskatu du, Loiolan

Gaur Loiolan bildu gara Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzari Josu Uribetxebarria preso politikoaren egoeraz ohartzeko eta bere berehalako askatasuna eska dezan exijitzeko.

2005ean Josuri giltzurruneko minbizia diagnostikatu zioten. Nahiz eta 2006an gaixotasun larri eta sendaezina izateagatik legean kontenplatuta dagoen baldintzapeko askatasuna eskatu zuen arren, eta txosten medikuek metastasi arrizkuez ohartzen zuten arren; aske egoteko zegokion eskubide hori ukatu zioten.

Hilabete honetako 20an Leongo ospitalean ingresatu zuten urgentziaz. Bederatzi egun pasa zirenean, froga medikuek adierazi zuten nodulu berriak zituela biriketan eta buruan; hots aurreikus zitekeen metastasia konfirmatu da. Egun proba mediku baten zain gaude eta puntzio horrek adieraziko du metastasi horren garapena. Baina badakiguna da, Josuren gaixotasuna atzeraezina den fase batean dagoela.

Gaur hemen dagoen Eusko Jaurlaritzako delegazioari gaur Loiolan, zera adierazi nahiko genioke:
  • Josu Uribetxebarriak eta bere senideek sufritu duten egoera honi amaierarik eman ez izana salatzen dugu, eta honekin Eusko Jaurlaritzak mantendu duen egoera pasiboa salatu beharra daukagu. Ulertezina da ikusle hutsaren papera egin izana, aldi berean Estatu espainolaren espetxe politikaren konplizeak bilakatuz eta preso gaixo larrien eta bere senitartekoen jazarpenarekin aurrera eginez. Gaixotasun hauen atzeraezintasuna bilatu dute, beraien askatasuna saihestu dute oinarrizko lege eta eskubideak urratuz.
  • Eusko Jaurlaritzari galdetu nahiko genioke ea egoera larri honen aurrean ezer ez egiten jarraitzeko asmorik duen, eta gaixorik dauden gure senide presoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitu behar ote duen. Galdetuko genioke, Ea beste 13 preso gaixo larriak etxetik urrun baita espetxean gaixorik mantentzeko baimena ematen jarraituko duen. Gure senide presoak familiarengatik aldentzea eta sufrimendua luzatzearen aldeko jarrerak bultzatuko ote dituen bere pasibotasun eta isiltasunarekin.
  • Beraiei, eskubideen bermatzaileak izan beharko luketen kargu publikoak diren heinean, kontsekuentziaz joka dezaten eskatzen diegu. Josuren gaixotasunak ez du atzera bueltarik. Espetxe politikak bilatzen zuena, izan badu. Bere gaixotasuna larritu duen egoera batean mantentzera behartu dute, aukera eta arreta batzuk nahita ukatu zaizkio, finean, osasunerako eskubidea urratu zaio.... Baina une honetan ezin zaio ukatu, ez Josuri ezta bere senideei ere, gaixotasunaren azken ibilbidea elkarrekin igarotzen. Sufrimendu fisiko eta psikologikoa baretuko duen eta aspaldi behar zuen askatasuna ezinbestekoa da. Eusko Jaurlaritzari bere arduren jabe izan dadin eskatzen diogu eta Gobernu zentralean baita Madrilgo Presondegitako Instituzioetan Josuren berehalako askatasuna exijitu dezan eskatzen diogu; hala dagokiolako legez.
Azkenik, euskal gizarteari, eragile sozial, sindikal eta politikoei deialdi zabal bat luzatu nahiko genieke, Arrasaten Herrira mugimenduak abuztuaren 5erako deitu duen manifestaldian presente egoteko. Guztion inplikazio aktiboarekin Josuren berehalako askatasuna eskatzeko eta egoera larriegi hau beste preso gaixo larriekin errepika ez dadin exijitzeko.

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.