Iosu
Uribetxebarria, preso gaixo larria, Donostiako Ospitalera eraman dute
gaur, eta bertan proba batzuk egiten ari zaizkie, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Iosuri 2005eko
apirilean, giltzurruneko minbizia diagnostikatu zioten. 2006ko abenduan,
legean onartua dagoen baldintzapeko askatasuna eskatu zen, bere
gaixotasun larri eta sendaezina dela eta. Baina, 2007ko uztailan
askatasun eskaera horren ukapena jakinarazi zioten. Egun beste bi nodulu
aurkitu dizkiote, eta metastasia du.
Honegatik
guztiagatik, Etxeratek beste behin ere bere berehalako askatasuna
exijitu du, bai pasa den larunbatean Arrasaten egin zuen bezala eta
baita gaur goizean Loiolan egin duen bezala ere.
Honen
harira, Etxeratek berriro ere azpimarratu du ez dela nahikoa
gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak Euskal Herrira
ekartzearekin, gaur goizean Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak adierazi
duen bezala. Izan ere, Iosu Uribetxebarria eta gaixotasun larri eta
sendaezinak dituzten beste hamahiru presoak etxean eta aske behar dute;
eta horrelako adierazpenak ezin dira inola ere justifikatu, ez eta
onartu ere. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak etxean
egon behar dute euren eskubidea delako, eta hau horrela izan behar du
berehala ezin dutelako denbora gehiagoz egon beraien osasunarentzat hain
kaltegarria den espetxeetan.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.