197/2006 doktrinaren bitartez Bizi osorako
zigorra de fakto aplikatuta duten hamasei euskal preso politikoen errekurtsoak
atzera bota ditu gaur Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Herriraren ustez,
erabakia eskandalu juridikoa da, giza eskubideen urraketa larria eta euskal
jendartearen bake eta konponbide nahiari mesprezu egiten dio.
Iragan den uztailaren 9an, Europako Giza
Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina errefusatu zuen. Europako Giza
Eskubideen Auzitegiaren erabakiak derrigor bete behar dira, baina Espainiako
Gobernuak demokratikoki ezinezko homologazioa duen jarrera hartzea erabaki du.
Espainiako Gobernuaren jarrerak Euskal Herrian zabaldu den agertoki
berriarekiko beldur itzela erakusten du. Iraganeko errezetak behin eta berriz
errepikatuz, errezeta garratz horiek mendekua eta giza eskubideen urraketa dute
ardatz nagusitzat.
Espainiako Gobernuak nazioarteko
komunitatearen duen sinesgarritasuna hutsaren hurrengoa da hainbat esparrutan.
Giza eskubideen errespetuari dagokionez, Rajoyren Gobernuaren jarrera
onartezina da. Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia errespetatu eta
aplikatzeko kontrako jarrera; Iosu Uribetxebarriaren espetxealdia luzatzeak
arrasateko bizilaguna heriotzera gerturatzen du eta sakabanaketa politika
indarrean mantentzeak milaka euskal herritarren bizitzak arriskuan jartzen
ditu.
Azkenik, egoeraren erabateko larritasuna
dela-eta, Herrirak indarrean dagoen espetxe politika ez gizatiarra eta Iosu
Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko neurri, mobilizazio eta iniziatiba
berriak aurkeztuko ditu bihar Donostia Ospitalean. Hitzordua, 11:30ean izango
da.
Eskerrik asko
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.