Mikel
Egibar euskal presoaren bikoteak eta seme-alabek istripu larri bat
pairatu dute, bisitatik bueltan zetozela. Mikel Egibar zizurkildarra da
eta Zuerako espetxean aurkitzen da egun. Istripua gaur eguerdian gertatu
da, Zaragoza inguruan. Kamioi batekin izan dute istripua eta
suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik.
Hirurak
ospitalean aurkitzen dira. Bikotea eta hamalau urteko semea Zaragozako
Klinikan aurkitzen dira; eta hamabi urteko alaba Miguel Servet
ospitalean aurkitzen da. Bikoteak eta semeak jasan dituzte istripuaren
ondorio larrienak; larri daude, baina, egonkor. Alaba ere egonkor dago.
Sakabanaketa
politikak 2012. urtean eragin duen bederatzigarren istripua da honakoa.
" Behin eta berriz salatu dugun sakabanaketak eragindakoa, eta ondorio
larriak izan dituena gainera. Ezin dugu horrela jarraitu, senideok gure
bizitza etengabe arriskuan jartzen dugu, eta kasu honetan argi erakusten
du sakabanaketak ez duela inor kanpoan uzten, ezta umeak ere", salatu du Etxerat elkarteak.
Guzti
hau salatzeko eta ardurak eskatzeko bihar bertan larritasunezko
prentsaurreko bat eskainiko du Etxerat elkarteak, Bilboko Abando
Hotelean, 11:00etan.
Sakabanaketarik ez!
Preso eta iheslariak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.