Argazkian, Leioan kontzentrazioa San Bartolomeko jaietan Iosu ta preso gaixoen berehalako askatasuna exijitzeko.
Ur botilak eskutan hartuta lagun, pankartak egiteko tinta, errotulkiak,
plastikoa, kartulinak, pankartak, kanpin dendak, kandelak, prentsa,
mahai jokoak eta elkartasuna ardatz ehunka izan dira asteburu honetan Herrira
mugimenduak antolatutako baraualdi eta mobilizazioetan parte hartu duten pertsonak. 70 mobilizazio baino gehiago burutu dira
euskal geografia osoko hainbat txokotan, bertan 400 lagunek baino
gehiagok asteburu osoko baraualdia egin dute Iosu Uribetxebarria
eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna
eskatzeko. Donostia Ospitaleko aldarria, kamiseta urdinak eta ur
botilak Euskal Herrira osora zabaldu dira. Soluzioak nahi eta behar
ditugulako, giza eskubideen errespetua aldarrikatzen dugulako,
sufrimendua atzean utzi eta bakea eta konponbidearen lan egiten
dugulako. Uribe Kostari dagokionez, Leioan 21 lagun izan dira baraualdian, Sopelan 7 eta Urdulizen 6. Plentzian ere izan dira ekimen ezberdinak.
Iosu askatu!
Hamalauak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.