Iturria: Naiz.info
Argazkian, Roberto Noval Herrirako bozeramailea. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)
Hileko azken ostiraletako mobilizazioen
baitan, adierazpenak egin ditu Herrira mugimenduak eta "garaipen
kolektibo erraldoiak" erakitzeko unea dela azpimarratu du. Bestalde,
azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestaziora gerturatzeko deia
luzatu dute.
Hileko azken ostirala izanik, mobilizazioak deitu ditu Herrira
mugimenduak Euskal Herriko hainbat txokotan eta Roberto Noval
bozeramaileak hainbat adierazpen egin ditu.
Novales esanetan, Iosu Uribetxebarriaren kasuak "argi erakutsi digu
iragani eta mendekuari iltzatutako politika eta jarrerek" sufrimendua
eta oinazea besterik ez dutela ekartzen.
Egoera horren aurrean "errebelatzeko" ordua dela azaldu du eta "garaipen kolektibo erraldoiak» eraikitzen hasteko unea dela nabarmendu
du. Era horretan, "guztiok" irabaziko dugula azpimarratu du.
Bide horretan, Eragileak, Instituzioak, Madril eta Pariseko
gobernuak, Nazioarteko Komunitateak eta «batik bat» herritarrak izan
beharko lukete aktore nagusiak eledunaren ustetan.
Bestalde, gaixotasun larriak dituzten hamahiru preso politikoak
askatzeko eskatu du, baita sakabanaketa politikaren amaitzeko eta ‘Parot
doktrina’ eteteko ere.
Hau guztiagatik, azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Bertan, espetxe politikaren aldaketaren beharra
azpimarratuko dutela aipatu du eta espainiar nahiz frantziar estatuei
bakera hurbiltzeko «bide eraikitzailea» har dezatela eskatuko die.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.