Euskal Herria abagune berezian aurkitzen da. Mundu mailako krisi
ekonomikoarekin batera, Frantzia eta Espainiarekiko lurralde ereduaren
krisi politikoa bizi dugu. Krisia aukeran bilakatu beharra dago. Unearen
garrantzia horretan datza.
Egoera politiko berriak ez du aitzitik Estatuon jokabide zapaltzailea
eten eta ez ditu oraindik gatazka konpontzeko norabidean kokatu. Bada,
blokeoa pitzatzen hasteko testuinguru aproposa dugu hilabeteotakoa,
hautes lehia tartean.
Azken hauteskundeetan jasotako babesak indar metatze berritua ekarri
behar du eta baldintzak sortu erronka berrietarako. Europan Estatu
berrien independentziaren aukera bizia baliatu egin behar baitugu.
Gasteizeko eta Iruñeko legebiltzarrak Espainiako egitura administratibo
agortutik, Euskal-Nafar Estatuaren egitura independientearen norabidean
jartzeko. Borroka eta bozka, aukera politiko bakarrari eskaintzen
dizkiogu, Euskal Herria Bilduri. Gure momentua da, gure esku dago!
Hain zuzen PNVren ezinbesteko laguntzaz abiatutako sakabanaketa
indarrean da. Sakabanaturik, deportaturik eta eskubideak oro urraturik
jarraitzen dugu. Ez du oraino bere erantzukizuna arintzeko indarrik
egin. Sakabanaketa eta salbuespen egoera guztiak orain amaitu beharra
daude! Datozen hilabeteotako mobilizazioekin bat eginez, jendetsu bezain
eraginkorrak izan daitezen, indarrak askatzeko deia luzatzen diogu
euskal jendarteari.
Euskal Presoak, Euskal Herrira! Amnistia-autodeterminazioa!
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
Euskal Herria bihotzean, 2012ko urrian
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.