Argazkian, Otsaileko Azken Ostiraleko elkarretaratzerako kartela Itzubaltzetan.
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko
itzubaltzetarrak herritarron maitasuna, atxikimendua eta babesa izan
du, badauka eta izango du etorkizunean. Horrela azaldu zuten ostiralean Itzubaltzetako Herrira
bilguneko kideek herriko Kolas plazan egindako asanblada
informatiboan, Ukberri.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Presoen eskubideen aldeko ekimenak azaldu zuenez, Estatu
espainolak Kitxuri 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrika aplikatu
izanak beste behin gerra estrategia eta presoekiko krudelkeria hautatu
dituela berresten du. Ekimen horren bidez, euskal presoak, haien senide,
lagun eta herritarrak etsitzea eta datorren martxoaren 20an dotrina
epaitu behar duen Estrasburgo Giza Eskubideen Auzitegiari presioa
egitea bilatzen ditu Estatuak, Itzbaltzetako Herriraren ustez.
Kitxu askatu!
Biziarteko zigorrik ez!
Euskal preso eta iheslari politikoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.