Argazkian, abenduaren 9an auziperatu itzubaltzetarren alde egindako manifestazioa / cc-by Ukberri.net
Josu Iturburu Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteko presidente eta Jagoba Agirre herri bereko jai batzordeko presidente ohia absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Ukberri.net agerkari digitalak herenegun zabaldu duenez. Biak pasa den abenduaren 10ean epaitu zituzten,
2011ko jai-liburuxkan argitaratutako iragarki batean agertzen ziren bi
euskal preso politikoren argazkiengatik. "Terrorismoaren goratzea" leporatuta,
fiskalak 18 hilabete eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu zuen
akusatu bakoitzarentzat, baina epaiketan zehar ezin izan zuen frogatu ez
iragarkia nork agindu zuen ezta helburua ETAko preso bat eta ustez
Segiko kidea izateagatik atxilotutako gazte bat goratzea zenik.
Akusatuek herenegun jaso zuten albistea baina oraindik ez dute epaia eskuratu.
Halere, sentzentzia irmoa ez dela badakite, "fiskalak helegitea
aurkezteko aukera baduelako", Agirrek Ukberri.net-i adierazi zionez.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.