Argazkian, ikasle presoen aldeko mobilizazioa Leioa eta Erandioko campusean / cc-by Ukberri.net.
Astelehen honetatik aurrera epaituko dituzte
Bilbon Jose Enrique Antolin Iria eta Xabier Aierdi Urraza EHUko
irakasleak, bi deportatuk egindako ikasketengatik, besteak beste, Ukberri.net agerkati digitalak zabaldu duenez. Prebarikazio-delitua egotzita, lan-egiteko
edo kargu publiko bat betetzeko 8 urteko inhabilitazioa eskatzen dute
irakasle bakoitzarentzat. Akusazioaren
oinarria ondokoa da: 1992/1993 eta 2001/2002 ikasturteetan, bi
deportatu politiko matrikulaturik egon ziren EHUn, Egoera Bereziko
Ikasleen Sistemaren barruan. Epealdi horren zati batean, Antolin Gizarte
eta Komunikazio Zientzietako Fakultatearen dekanordea izan zen eta
Aierdi tutorea. Horrenbestez, Cabo Verden zendutako Angel Lete Etxaniz
ustezko etakideak Filosofia eta Zientzia Politikoak egin zituen, eta
Dominikar Errepublikan zen Belen Gonzalez Peñalvak Zientzia Politikoak.
Euskal Herriko Unibertsitateko gaur
egungo errektoretza taldearen, aurreko errektoretza taldearen eta
unibertsitateko ikastegietako dekanotza zein zuzendaritza taldeen
ordezkaritza zabal bat epaitegira hurreratuko da astelehenean (Buenos
Aires kalea, 6), goizeko 9:30etan, Antolin eta Aierdiri babesa eta
elkartasun osoa adierazteko. EHUko Gobernu Kontseiluak aho batez onartu
zuen, 2012ko irailaren 27ko batzarrean, bi irakasleei sostengu osoa
adieraztea. Beste horrenbeste egin dute unibertsitateko 1.033 irakasle
eta ikertzailek, izenpetutako manifestu baten bitartez, Naiz.info agerkariak zabaldu duenez.
Epaiketarik ez!
Ikasteko eskubidearen jabe, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak herrira!
Epaiketarik ez!
Ikasteko eskubidearen jabe, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak herrira!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.