Argazkian, Anjel Figueroa Txagorritxu ospitalean.
Ostegun honetan, 14:30 aldera hilik aurkitu dute Anjel Figueroa Fernandez euskal preso politikoa bere etxean. Algortarra espetxeratze arinduan zuten preso, epilepsia bezalako gaixotasun larria
pairatzen baitzuen. 41 urte zituen soilik eta preso eman du ia bizi erdia, 1994an atxilotu zutenetik. Sakabanaketaren krudelkeriak ere gogor astindu zuen Anjel eta bere familia. Bere amama, Antonia Hernandez Rodriguez, 1997ko martxoaren 14an hil zen auto
istripu batean Alcala-Meco espetxera bidean, bere biloba bisitatzera
zihoanean.
Mina eta haserrea eragin du Anjelen heriotzak. Etxerat presoen
senideen elkarteak, Herrira mugimenduak eta Sortu alderdiak doluminak
adierazi dizkiete presoaren senideei. Euskal preso politikoen aurka
erabiltzen den espetxe politika krudelak hil egiten duela ohartarazi
dute Herrirak eta Sortuk; Figueroa dela horren azken froga. Hortaz,
giza eskubideak oinarri izango dituen bidea abiatu dadila aldarrikatu
dute. Espetxe politika zein Figueroaren heriotza salatzeko datozen
egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du
Sortuk. Besteak beste, gaur ostirala, kontzentrazio isila izango da, 20:00etan, Telletxe plazan, Algortako herriak deitua.
Haurtzarotik zuen gaixotasun larria, eta duela 25 bat urte esan zioten
epilepsia tenporala zuela; epilepsia mota larrienetako bat. Espetxeak
nabarmen okertu zion bere osasun egoera, krisialdi oso larri eta
etengabeak izateraino. Eskuinaldeko zein ezkerraldeko esklerosi mesiala
ere atzeman zizkioten. Burmuina gaitzak hartu ziola jakin zuen
espetxean. Sendaezina zela gaitza.
Larria zen zuen gaitza, eta muturreraino iritsi zen kartzelan, azken urteetan batez ere. Krisialdi bakoitzean konortea galtzen zuen, eta ondorio fisiko zein psikologiko larriak jasaten zituen. Aldioro zituen konbultsioak, krisialdiek portaera aldaketak eta delirioak eragiten zizkioten, eta, atakea izaten zuen bakoitzean konortea galtzen zuen, askotan, bera ohartu ere egin gabe; ziegako kideek edota funtzionarioek jakinarazten zioten gerora.
2006an argi esan zion Txagorritxuko neurologoak: bere gaitzari aurre egiteko ezinbesteko baldintzak ziren medikazio zorrotza jarraitzea, ordutegi finkoa segitzea, lo ongi egitea, eta estres edo tentsio unerik ez izatea. Espetxeak hori ezinezko egiten zuela ohartarazi arren, beste bi urte baino gehiagoz mantendu zuten kartzelatan, Kordobako espetxera eta Langraitzera etengabe mugituz, gainera. Kordobarako bidaia luze horietako batean, hiru atake izan zituen. Hamabost egunen ondoren berriz Langraitzera eraman zutenean, liskarra izan zuen espetxezainekin, konortea galdu zuen, eta eskuak bizkarraldean lotuta zituela esnatu zen. Zigortu egin zuten, gainera. Tartean, dozenaka ekitaldi egin zituen hura aska zezatela eskatuz Anjel kalera! herri ekimenak.

Azkenik, 2008ko azaroaren 12an
espetxeratze arindua ezarri zioten konortea etengabe galdu arazten
zizkioten krisialdi gogorren erdian. Gaixotasun larri eta sendaezina
izanagatik, baldintzarik gabe kaleratzeko eskubidea ukatu zioten aurrez.
Hilda aurkitu zuten atzo Anjel Figueroa, etxean preso
zela.
Anjel, agur eta ohore!
Preso gaixoak libre ja!
Herrira.org: Etxean preso zegoen Angel Figueroa hil da
Sortu.net: Angel Figueroa, espetxe politikak hila
Herrira.org: Etxean preso zegoen Angel Figueroa hil da
Sortu.net: Angel Figueroa, espetxe politikak hila
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.