Bideoa ikusi eta zabaldu
Xabier Lopez Peñaren heriotzaren inguruko "okultismoa" kritikatu zuen atzo Bilbon euskal preso politikoa zenaren sendiak, Etxerat elkarteko kideekin batera emandako prentsaurrekoan, besteak beste, Berria.info agerkariak zabaldu duenez. Haren anai-arreba Juanma eta Begoña Lopez Peñak salatu zuten zortzi egun igaro direla presoa hil zenetik eta zergatik zendu zen jakin gabe jarraitzen dutela. Sendagileen txostenik ere ez dutela jaso ohartarazi dute.
"Bahiketa eta hilketa politikoa" izan zen Lopez Peñaren heriotza,
senideen arabera. Halaber, kexatu dira Frantziako administrazioen
aldetik jaso duten "tratu ankerraz". Juanma Lopez Peñaren esanetan, ez
dakite zer gertatu zen martxoaren 9tik —presoa bisitatzera joan
zirenetik— martxoaren 30era arte —hil zen egunera arte—. Bisitan joan
zitzaizkionean osasunez ongi zegoela erantsi du anaiak.
"Soilik dakigu buruan odolbildu txiki bat zuela heldu zela Parisera eta sendagileen arabera osa zitekeela, eta han bihotzean by-pass
bat egin ziotela", adierazi du Begoña Lopez Peñak. Gainera, nabarmendu
du presoa "bakarrik" hil zela, "nahiz eta gu erietxetik bost minutura
dagoen hotel batean geunden". Kritikatu dute ez zietela jakinarazi
Xabier Lopez Peñak okerrera egin zuela, eta hura hil eta hamabi ordura
eman zietela heriotzaren berri.
Gogorarazi dute sendagileek ez dietela azaldu zein izan den presoaren
heriotzaren arrazoia: "Oraindik ez dakigu zer eragin dion heriotza".
Orobat, jakinarazi dute salaketak jarri dituztela sendagileen,
erietxearen, Frantziako Poliziaren eta estatu horretako espetxe
agintaritzaren aurka.
Espero dute aste honetan zehar ekarri ahal izatea Xabier Lopez Peña zenaren hilotza Euskal Herrira.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.