Bideoa ikusi eta zabaldu
Herrira mugimenduak deituta, milaka pertsonek hartu zuten parte larunbat arratsaldean Bilbon egindako herri mobilizazioan. Bertan, Xabier Lopez Peña galdakoztarraren eta Anjel Figueroa Fernandez algortarraren heriotzak errepikatu ez daitezen, Herrirak salbuespen neurrien etetea eta konponbidea eta bakearen eraikuntzaren aldeko hautua errepikatu zuen.
Amaierako ekitaldian, Fran Baldak eta
Marian Meazak hartu zuten hitza Espainia eta Frantziako Gobernuei egun
indarrean mantentzen duten espetxe politika aldatzeko enplazamendu argia
eginez. Izan ere, salbuespen neurriak bere horretan mantentzea,
sufrimendua eta ondorio itzulezin eta tragikoen zorigaiztoko bermea
baita. Horrekin batera, gero eta eragile, pertsona, sektore eta
instituzio gehiagorekin lan egiteko eta urrats berriak emateko beharra
aldarrikatu zuen Herrirak. Ezinbestekoa da espetxe politika aldatu, giza
eskubide guztiak errespetatu eta konponbidea eta bakeari aukera bat
ematea Euskal Herrian.
Berriro gerta ez dadin. Salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak, irtenbidea, bakea!
Agur Anjel! Agur Xabier! Lortuko dugu!
Berriro gerta ez dadin. Salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak, irtenbidea, bakea!
Agur Anjel! Agur Xabier! Lortuko dugu!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.