Argazkian, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu"
itzubaltzetarra da egun 197/2006 doktrina ezarrita daukan eskualdeko
preso bakarra.
Larunbatean abiatu zen Herrira mugimenduak sortutako “Herritarron Epaia” ekimen ibiltaria. 197/2006 doktrina salatu asmoz eta Euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaiola beste behin aldarrikatzeko, Epaiak herritarren ekarpen grafikoak jasoko ditu irailaren 14a bitartean. Egun horretan, ekimenaren amaiera ekitaldia izango da Iruñeako Anaitasuna Pabiloian. Besteak beste, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" preso politiko
itzubaltzetarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den doktrika
aplikatu zioten otsailean. Getxo eta Egin irratietako kazetari izandakoa, 1994ko urriaren
25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Andoni Muñoz
urduliztarra, eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" zein etxean preso zeukatela orain ia hiru hilabete hilik aurkitutako Anjel Figueroa Fernandezekin
batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea
leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Egun Valladolideko
espetxean, 19 urte daramatza preso. Irteera data 2013ko maiatzaren
4rako bazuen ere, 197/2006 doktrina ezarri diote.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.