Europa Hirugarren Mundua Zentruak (CETIM) ahozko deklarazioa egin zuen joan den ostiralean Giza Eskubideen Kontseiluko 23. saioan, Nazio Batuek Ginebran duten egoitzan.
Deklarazioan, nazioarteko erakunde honen aurrean estatus kontsultiboa duen eta Ginebran egoitza duen elkarte honek gaixotasun larria duten presoen inguruko beraien kezka adierazi zuen. Bereziki, martxoan hildako bi preso politikoen inguruan egin zuen salaketa, Anjel Figueroa Fernandez algortarra eta Xabier Lopez Peña galdakoztarra, eta eskatu egin zuen espainiar eta frantses gobernuei exijitzeko gaixo dauden presoak askatu ditzan. Izan ere, "gaixotasun larriak pairatzen dituzten preso politikoei askatasuna ukatzea, giza duintasunaren aurka joateaz gain, beraien osasunerako eskubidea urratzen du". Modu berean, presoen aurkako salbuespenezko neurriekin bukatzeko eskatu zuten, dispertsio politika bereziki aipatuz, berau "justifikazio gabeko politika krudel honek familiak amaigabeko bidaiak egitera behartzen dituelako bere senideak ikusi ahal izateko".
Modu berean, CETIMek Giza Eskubideen Kontseiluari eskatu zion "bi estatu hauetan mekanismo egokiak martxan jartzeko, euskal preso politikoek pairatzen dituzten eskubideen urraketak aztertzeko".
Martxoko Giza Eskubideen Kontseiluko saioan, euskal preso politikoen kontrako neurriak salatzen zituen idatzizko agiria aurkeztua izan zen.
Anjel, Xabier, gogoan zaituztegu!
Preso gaixoak kalera orain, baldintzarik gabe!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.