Showing posts with label gobernua. Show all posts
Showing posts with label gobernua. Show all posts

2012/04/29

Gobernuaren planaren aurrean gogoeta egin du Herrirak

Argazkian, apirileko azken ostiraleko kontzentrazioa Algortan.

Ezer baino lehen, argi dugu Gobernuaren aldetik datozen mugimendu eta adierazpenak euskal gizartearen borondatearen eta mobilizazioaren emaitza direla. Espainiako Gobernuak modu batera edo bestera mugitu beharra du euskal preso politikoei dagokionez, Euskal Herrian egoera hau mantentzea esplikaezina delako gaur gaurkoz. Euskal gizartearen gehiengoa euskal preso politikoen eskubideak errespetatzearen alde dago. Horren erakusle dira azken hilabeteotan preso eskubideen alde burutzen ari diren mobilizazio jendetsua.. Zentzu honetan, Gobernua urrats egokiak ematera bultzatzera behartzeko beharrezkoa izango da herritarren aktibazioa eta mobilizazioa aurrerantzean ere.