Espainiako gobernuak, barne Ministerioaren eskutik, euskal preso
politikoei zuzenduriko plan berria aurkeztu zuen duela aste batzuk.
Banakako bergizarteratze plan gisa izendatutakoari buruzko erreakzio
sorta izan da, bai Euskal Herrian, bai Espainian, bai eta konponbide
prozesuan inplikaturik dauden nazioarteko hainbat ordezkariren aldetik
ere. Posizioak ezartzen dituzten lehen erreakzio horiez harago, plan
honen inguruko balorazioa osotasunean eskaini nahi du Herrira
mugimenduak.
Showing posts with label gogoeta. Show all posts
Showing posts with label gogoeta. Show all posts
2012/05/10
2012/01/25
Kartzela politika preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzeko ez dadin gehiago erabili eskatu du Egin Dezagun Bideak
Argazkian, Nagore Garcia eta Jon Garai gaur Donostian egindako prentsaurrekoan.
Egin Dezagun Bidea ekimenak ezer baino lehen deia egin nahi du ostiral honetan, hilak 27, Euskal Herriko luze zabalean, hiriburu, herri nahiz auzoetan, burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera. Hilabeteko azken ostirala izanik, azken urteotan egin izan diren bezala, ehunaka mobilizazio burutuko dira euskal preso politikoen aurkako muturreko egoerak amaitu daitezen aldarrikatzeko.
Urtarrilaren 7an Bilbon emandako urratsaren logikan, ahalik eta herritar gehien presoen eskubideen aldeko konpromisoan batzea beharrezkoa izango da datozen hilabeteotan ere. Argi dago bi Gobernuen itxikeriak bere horretan jarraitzen duela. Argi dago beraz, itxikeria hori zulatzen joateko beharrezkoa izango dela aurrerantzean ere eremuz eremu presoen eskubideen aldeko lana antolatu eta indartzea.
Etiketak:
azken ostirala,
egin dezagun bidea,
espetxea,
gogoeta
Subscribe to:
Posts (Atom)
