Showing posts with label lipdub. Show all posts
Showing posts with label lipdub. Show all posts

2012/11/28

"Herrira Noa" lipdub-aren sustatzaileek adin guztietako jendearen partaidetza eskatu dute

Urtarrilaren 12ko mobilizazioaren dinamikari lotuta abenduaren 8an Durangon egingo den Lipdubaren antolaketan batzorde zabal bat dabil azken asteetan lanean. Horietako batzuek ekimenari babesa eman diote gaur; bertan izan da baita ere kulturgile ezagun bat: Txan Magoa. Magia truku bat egingo du Txanek Lipdubaren baitan; baina, sorpresa da, noski! Antolatzaileek Lipdubaren izaeraz eta sentsazioez hitz egin dute. Esaterako, Ziortza Jaiok azaldu du herriko hainbat elkarte eta herritarrekin bildu direla: “Era askotako jendea gonbidatu dugu parte hartzera. Hasieratik, gertutik, guztiok egon gara lanean. Ekimena herriarena dela ikustarazi nahi genuen”. Lipdubaz hausnartu du Jaiok: “Mobilizatzeko beste modu bat da, jolasaren bidez. Jolastuz eta dibertituz ere mobilizatu ahal delako”. 

Peru Magdalena sortzailea Lipdubaren gidoia egiten ibili da, eta kulturgileekin harremanak izan ditu bertan parte hartzera gonbidatzeko. Bere ustez, Lipduba ekimen historikoa izango da: “Elkartasun leherketa kolosala izango da, barrearen eta negarraren ertzetan ibiliko den herri-emozio orgasmo bat”. 

Rosi Aranburuk babesa agertu dio Lipdubari. Durangon gaia komentatzen dela esan du, eta entzun arte askok Lipduba zer den jakin ez duten arren, bere inguruko asko prest agertu direla parte hartzeko: “Mobilizatzeko eredu hau gozada bat da, ilusioa egiten dit”. Adierazi du adin guztietarako aproposa dela, eta helduak ere animatu ditu parte hartzera.

2012/11/21

Presoen aldeko Lipdub "erraldoia" egingo du Herrirak Durangon



Iturria: Naiz.info

Durangoko kaleetan Lipdub "erraldoia" egingo du Herrira mugimenduak abenduaren 8an. 6.000 pertsona biltzeko asmoa dute, modu honetako ekimen batean bildu den jendetzarik handiena lortu nahian.

Azoka garaia dela probestuz, kulturgile eta artistek protagonismo berezia izango dutela aurreratu du mugimenduak eta, horrez gain, espresio sozial ugarik lekua izango dutela aipatu du.

Ekimena 15:00etan hasiko da Landakon eta handik, kalejiran, alde zaharrera joango dira. Bi fasetan grabatuko dute Lipduba. Batean, Xutik! taldeak Baionako manifestaziorako egindako abestia erabiliko dute, bigarren zatiak, aldiz, "Herrira Noa" Josu Zabalak Joseba Sarrionandiaren letrak baliatuz egin duen abestia izango du oinarri.

Herrirak aurreratu duenez, aldarrikapena, partaidetza, jaia, elkarlana... izango ditu osagai ekimenak.