Iturria: Naiz.info
Durangoko kaleetan Lipdub "erraldoia" egingo du Herrira mugimenduak
abenduaren 8an. 6.000 pertsona biltzeko asmoa dute, modu honetako ekimen
batean bildu den jendetzarik handiena lortu nahian.
Azoka garaia dela probestuz, kulturgile eta artistek protagonismo
berezia izango dutela aurreratu du mugimenduak eta, horrez gain,
espresio sozial ugarik lekua izango dutela aipatu du.
Ekimena 15:00etan hasiko da Landakon eta handik, kalejiran, alde
zaharrera joango dira. Bi fasetan grabatuko dute Lipduba. Batean, Xutik!
taldeak Baionako manifestaziorako egindako abestia erabiliko dute, bigarren zatiak, aldiz, "Herrira Noa" Josu Zabalak Joseba Sarrionandiaren letrak baliatuz egin duen abestia izango du oinarri.
Herrirak aurreratu duenez, aldarrikapena, partaidetza, jaia, elkarlana... izango ditu osagai ekimenak.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.