Herrira mugimenduak bere kezka eta ezinegona adierazi nahi du Turkiako espetxeetan gose greban aurkitzen diren preso politiko kurduen egoera dela eta. Gatazka politikoaren ondorioz espetxean aurkitzen diren 1
.000 lagun inguru gose greban aurkitzen dira une honetan Turkiako espetxeetan.
63 presok irailaren 12an ekin zioten gose grebari, eta hauetako batzuk egoera larrian aurkitzen dira une honetan. Ondoren preso gehiago batzen joan dira protestaldira.
Besteak beste, Abdullah Öcalan preso eta buruzagi politikoa libre uztea aldarrikatzen dute, baita beraien hizkuntza erabiltzeko eskubidea ere.