Etxerat elkarteak agerraldi jendetsua egin zuen ostiral goizean Baionan. Bertan, euskal preso politikoek pairatzen duten bizi-baldintzek okerrera egin dutela nabarmendu zuten. Euskal Herrian zabaldu den aro politiko berria kari, Ipar Euskal Herriko alderdi eta hautetsi anitz euskal presoak hurbiltzearen alde agertu direla oroitaraziz, "hitzetatik ekintzetara pasatzeko denbora dela" azaldu zuen Etxeratek. Elkarteak azken hilabete eta asteetan frantziar espetxeetan gertatu diren eskubide bortxaketen bilduma aurkeztu du. Txosten bat osatu eta hautetsiei eta baita hautagaiei ere helaraziko diote. Horretaz gain, hautetsi handiekin hitzordua hartuko dute espetxe-politika aldatzeko bidean eskakizun zehatzak bidera dezaten eskatzeko.
Etxerat elkarteak estatuek euskal preso politikoei aplikatzen dieten "mendeku politika" salatu zuen Baionan eginiko agerraldia. Bertan azkenaldian gertatu diren "eskubideen bortxaketen" bilduma egin zuten. Azkeneko auzia aipatuz, Beziers hirian baldintzapeko askatasunen bizitzera behartua dagoen Filipe Bidart preso ohiaren kasua aipatu zuten.
Filipe Bidart eta Ion Kepa Parot
2012ko apiriletik aurrera 19 urte kartzelan eman duen Bidartek Euskal Herrira itzuli ahal zuen, beti ere bandintzapeko askatasunak 2014 arte ez baitu bere zigorra osorik beteko. Izan ere, jujeak erabakia jakitera eman eta berehala prokuradoreak helegitea ezarri du. Helegiteari buruz erabakia hartu bitartean baimena bertan behera utzi du auzitegiak.
Indar berezia egin du elkarteak Ion Kepa Parot presoak pairatzen duen egoera salatzeko orduan. 22 urte eman ditu kartzelan Paroti hirugarrenekoz baldintzapeko askatasuna ukatu egin diote. Bere abokatuaren bidez erabaki horren kontra helegitea ezarri du. 2005az geroztik espetxetik kanpo behar zuen izan hiriburutarra.
Bir maneran, espetxeetan presoek eraman duten hainbat borrokaren berri eman zuen Etxeratek. Hain zuzen ere bakartzea edo urruntasuna salatzeko eginiko mobilizazioak aipatu zituzten. Orokorrean, presoen bizi-baldintzak kaskarragoak direla eta horrek tentsio handia sortzen duela azaldu zuten.
Besteak beste, bisitak egiteko orduan familiek atzematen dituzten oztopoak eta presoei biluzik eginen dizkioten miaketak salatu zituzten. 2011az geroztik presoa biluztea ez ohiko neurritzat jotzen du legeak. Alta, hainbat presondegietan oraindik ere praktika hori oso zabaldua dela salatu zuten. Hala nola, Bapaumeko espetxea salatua izan dela prozedura hori baliatzeagatik oroitarazi zuten.
Egun Frantziako espetxeetan dituzten 140 euskal presoen egoeraz oharrarazteko txostena emango die Etxeratek hautetsi eta hautagaiei. Hortaz gain hautetsi handiekin hitzordua hartuko dute hainbat eskakizun bideratu dezaten galdetzeko. Hain zuzen ere, legea betez gero libro behar lirateke izan presoen askatasuna eskatzeko eta gainerako presoen hurbiltzea eta bateratzea eskatzeko.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.