2012/04/01

Etxerat: "Erabat onartezina da Auzitegi Konstituzionalaren erabakia"

Ostegunean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrina aplikatu zieten 19 euskal presoren babes helegiteak atzera bota zituela. Guztira 47 helegite aztertu behar zituen, eta ostegunean 3 helegite onartu zituela, eta 19 atzera bota zituela jakinarazi zuen. Beste hiru helegite ez ditu aztertuko eta beste 22 helegite tramitera onartu ditu.

Onartu dituzten hiru helegiteak honako preso hauenak dira: Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta, Juan Mari Igarataundi Peñagarikano eta Jose Mari Perez Txuri. Aldiz, esan bezala, beste 19 helegite ez ditu onartu.

Etxerat elkarteak erabat gaitzesten du erabaki hau. Onartezina den erabaki politiko bat izan da. Ezin da beste modu batera ulertu. Jada kalean behar luketen presoek espetxean jarraitu beharko dute, 197/2006 doktrinak bizi osorako espetxe zigorra aplikatzea ahalbidetzen baitu; honela, euren eskubideak guztiz urratuak dira. Euskal preso politikoek eta euren senide eta lagunok urte luzeetako espetxe zigorrak bete ditugu jada, eta hala ere, bizi osoan mantendu nahi dituzte preso. Hau onartezina denez, eta zigorra betea duten presoek aske beharko luketenez, Etxerat Elkartetik espainiar gobernuari zigorra beteta duten presoak berehala askatzeko exijitzen diogu, eta bizi osorako espetxe zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 doktrinaren berehalako derogazioa ere exijitzen dugu.

Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren balorazio sakonagoa egiteko Etxerat elkarteak datorren asteazkenean, apirilak 4, prentsaurreko bat eskainiko du 197/2006 doktrina aplikatuta duten presoen senide guztiekin. Prentsaurrekoa Donostiako Hotel San Sebastianen izango da, 11:30ean.

Hau da helegiteak onartu dizkieten, atzera bota dizkieten, tramitera onartu ez dituzten eta tramitera onartu dituzten presoen zerrenda:

ONARTUAK:

Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta (Arrasate)

Juan Mari Igarataundi Peñagarikano (Zestoa)

Jose Mari Perez Diaz Txuri (Zarautz)

UKATUAK:

Luis Mari Azkargorta Belategi (Bergara)

Jon Agirre Agiriano (Aramaio)

Jabier Zabaleta Elosegi (Hernani)

Txomin Troitiño Arranz (Donostia)

Kepa Rezabal Zurutuza (Lasarte)

Kandido Zubikarai Badiola (Ondarru)

Jokin Urain Larrañaga (Mendaro)

Maritxu Uzkudun Etxenagusia (Errezil)

Jorge Gonzalez Endemaño (Portugalete)

Joseba Artola Ibarretxe (Bilbo)

Patxi Gomez Lopez (Ortuella-Basauri)

Jesus Bollada Alvarez (Barakaldo)

Txerra Martinez Garcia (Basauri)

Koldo Hermosa Urra (Santurtzi)

Juan Manuel Piriz Lopez (Portugalete)

Inma Noble Goikoetxea (Hernani)

Jose Felix Zabarte Jainaga (Elorrio)

Juan Jose Legorburu Gerediaga (Zornotza)

Lurdes Txurruka Madinabeitia (Soraluze)

TRAMITERA EZ ONARTUAK:

Mitxel Turrientes Ramirez (Lasarte)

Isidro Garalde Bedialauneta (Ondarroa)

Itziar Martinez Sustatxa (Galdakao)

TRAMITERA ONARTUAK:

Imma Pacho Martin (Bilbo)

Raul Ibañez Diez (Basauri)

Iñigo Akaiturri Irazabal (Zornotza)

Jon Koldo Aginagalde Urrestarazu (Donostia)

Iñaki Erro Zazu (Iruñea)

Ines del Rio Prada (Tafalla)

Bautista Barandalla Iriarte (Iruñea)

Josu Diaz de Heredia Ruiz de Arbulu (Gasteiz)

Jose Angel Biguri Camino (Amurrio)

Gotzone Lopez de Luzuriaga Fernandez (Agurain)

Iñaki Pujana Alberdi (Otxandio)

Jose Ramon Martinez de la Fuente Intxaurregi (Gasteiz)

Iñaki Fernandez de Larrinoa Perez de Luko (Gasteiz)

Josu Amantes Arnaiz (Bilbo)

Itziar Martinez Sustatxa (Galdakao)

Juan Mari Gabirondo Agote (Itziar)

Maitane Sagastume Arrieta (Donostia)

Nicolas Francisco Rodrigez (Lasarte)

Inaxio Mendiburu Iturrain (Oiartzun)

Kepa Solana Arrondo (Legazpi)

Iñaki Orotegi Otxandorena (Lasarte)

Pakito Lujanbio Galdeano (Hernani)

0 iruzkin:

Iruzkin bat idatzi

Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.