Bideoa ikusi
Gaixorik dauden euskal presoen egoera okertzen duen Espainiako eta Frantziako Gobernuen espetxe politikarekin amaitzeko akordio zabalak eta zeharkakoak lortzeko garrantzia gogorarazi du Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileak. Uztailaren 13 eta 14an gaubela egingo dute Zaballako espetxean Txus Martinen askatasuna galdegiteko.
Horregatik, Martinen zein larri dauden beste euskal presoen askatasuna exijitzeko kandela gaua egingo dute datorren uztailaren 13 eta 14an Zaballako (Araba) espetxean. Ildo horretan, jendarte osoa gaubelan parte hartzera deitu dute.
Espetxe politikan aldaketa sakonak behar direla azpimarratu du Zarrabeitiak eta bide horretan, Espainiako zein Frantziako Gobernuen itxikeriarekin amaitzeko, akordio zabalak eta zeharkakoak lortzea ezinbestekoa dela gogoratu du.
Elkarretaratzearekin amaitzeko Txus Martinen aldeko plataformako kideek gurutzegrama erraldoia osatu dute presoak jasaten dituen baldintza gogorrak irudikatzen dituzten hitzekin.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.