Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere bat
egin du asteazkeneko greba orokorrarekin, ohar baten bidez. "Gara"-k
argitaratuko du osorik, biharko alean. Bertan osteguneko Gudari Egunari
ere aipamena egiten dio eta alde soziala eta alde nazionala "txanpon
berean" daudela berresten du.
Grebari buruz hauxe diote euskal preso politikoek: "Egoera
erreparatuz, ez da tamalez burutu beharko dugun greba bakarra, ez eta
azkena ere. Gure esku dago, egoerari aurre egin eta errotik aldatzea.
Pairatzen duguna eraldatzea posible baita. Inperialismoa kapitalismoaren
mailarik gorena denez, Espainiaren zein Frantziaren inposaketa
borrokatuz gizarte berri baten alde borrokatzen ari garela argi agertzen
zaigu: Estatu horiexek dira euskal jendeak sufritzen duen egoeraren
erantzuleak, arestian esan bezala bakarrak ez izan arren".
EPPKren agiri osoa bihar argitaratuko du "Gara"-k.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.