Iturria: Kazeta.info
Argazkian, gaurko agerraldia Baionan.
"Iritsi da garaia, konbentzituak gaude, Euskal
Herriko bakearentzat indarrak biltzeko. Bakera iristeko, euskal preso
eta iheslari politikoen gaia ekidin ezinezkoa izanen da –hemen beste nun
nahi bezala-. Bakoitzari dagokio beraz, ekimen herritar hontan parte
hartzea". Herrira mugimenduak azken hilabetetan egindako lanari buruz
bilana egiteaz gain Baionan heldu den azaroaren 10ean izanen den
manifestazioari begira "ezpiritu horrekin" oraindik ere indar
gehiagorekin lanean segitzeko deia zabaldu du.
Joan den ekainean, Herrirak urriaren 10rako hitzordua eman zuen. EAEn izanen den hauteskunde kanpaina dela-eta, azkenik mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da. Orain arte deialdi hori indartzeko eginiko lana goraipatu du Herrirak Lqpurdiko hiriburuan eginiko agerraldian. Ber maneran, "ondoko 8 asteotan" ahaleginak biderkatzeko deia zabaldu du elkarteak.
Joan den ekainean, Herrirak urriaren 10rako hitzordua eman zuen. EAEn izanen den hauteskunde kanpaina dela-eta, azkenik mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da. Orain arte deialdi hori indartzeko eginiko lana goraipatu du Herrirak Lqpurdiko hiriburuan eginiko agerraldian. Ber maneran, "ondoko 8 asteotan" ahaleginak biderkatzeko deia zabaldu du elkarteak.
Informaziorako materiala berritu du Herrirak. Inprimatuak izan diren 100 000 egunkariak "egokituak" izan dira baitaere "Ipar Euskal Herriko xoko guzietan banatuak izan daitezen ondoko egun eta asteetan".
Mobilizazioen bilana...
Azken hilabetetan antolatu ekimenen bilana egin du, bestalde, mugimenduak. Herrirak azaldu duenez, antolatu dituen ekimenek "Iparraldeko izpirituak markatu dituzte". Ehundaka pertsona bildu zituen Euskal Herria Zuzenean festibalaren denboran antolaturiko Lib dubak, eta jendearen aldetik erantzun ona jaso zuten ere Donibane Garazi eta Donibane Lohizunen antolaturiko "Plaza bete" ekimenak.
"Ohartzen gira, jendartea gero eta gehiago lotzen dela gure mugimenduak bultzatzen dituen aldarrikapenei: euskal preso eta iheslarien gaiak podere publikoengandik erantzun azkar bat behar duela agerian gelditzen da", gaineratu du Herrirak.
Oraindik egiteke dagoen lanaz jabetuta, ondoko egunetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. "Bakoitzaren engaiamenduari esker lortuko ditugu denek espero ditugun emaitzak", laburbildu du mugimenduak.
Eta hitzordu berriak...
Herrirako ordezkariek hitzordu horien berri eman du:
- Irailaren 22an, autobus bat antolatua da Villefranche sur Saône-eko presondegira,
- Irailaren 30ean, Donostiako Anoeta stadiumean, Baiona/Miarritze derbiaren kari, mobilizapen garrantzitsua burutuko du Herrirak. Bertan azaroaren 10eko manifestaldiaren berri emanen dute.
- Azaroaren 3an, Ipar Euskal Herriko bide bazter guziak euskal preso politikoen argazkiekin estaliko dituzte.
- Urriaren 13an, ibilaldi bat antolatua da Larrunera.
Azkenik, ostiral honetatik landa, Euskal Irratietan, emankizun berria
izanen da. "Herrira zuzenean" du izena saioak. Aste guziz uhinen bidez
preso eta iheslarien eskubideak defendatzen dituen mugimenduak
antolatzen dituen ekimenen berri emanen dituzte. Emankizuna, ostiraletan
arratsaldeko 7.30tan eta larunbatetan ordu batak 20 guttitan pasatuko
da.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.