Algortako Herrira bilguneak Areetako Andres Isasi musika eskola hartu du abenduaren 2an, igandearekin, Getxo udalerrian ere "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala estreinatzeko asmoz. Hitzordua eguerdiko 12etan izango da eta sarrerak 3 euroko salneurria izango du. Proiekzioa euskaraz izango da, gaztelaniazko azpidatziekin.
Zinez ekoiztetxeak egina, hiru preso eta bi preso ohi dira filmeko protagonistak. Haien kasuak
kontatzen dira banan-banan, haien eta haiengandik gertu daudenen
bizitzak eta esperientziak jasoz, kartzelaldiaren giza drama kontatzeko
ahaleginean, baina umoreari eta samurtasunari tarte handia eskainiz;
motibazio ideologikoak eta iritzi politikoak, berriz, apenas agertu ere
egiten diren. Atal bakoitzak zuzendari bat du, eta guztiak Titika
Rekaltek off-eko ahotsez irakurritako testu batek lotzen ditu. Testuak
gatazkaren berri ematen du, datu objektiboetan oinarrituta batik bat.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.