Gabonei begira antolatutako ekitaldien barruan, "Barrura begiratzeko leihoak"
dokumentala ikusgai izango da gaur Algortan. Hitzordua 19:00etan izango da Villamonteko kultur etxean, sarrera doan. Proiekzioa euskaraz izango
da, gaztelaniazko azpidatziekin. Zinez ekoiztetxeak egina, hiru preso eta bi preso ohi dira filmeko protagonistak. Haien kasuak
kontatzen dira banan-banan, haien eta haiengandik gertu daudenen
bizitzak eta esperientziak jasoz, kartzelaldiaren giza drama kontatzeko
ahaleginean, baina umoreari eta samurtasunari tarte handia eskainiz. Atal bakoitzak zuzendari bat du, eta guztiak Titika
Rekaltek off-eko ahotsez irakurritako testu batek lotzen ditu. Testuak
gatazkaren berri ematen du, datu objektiboetan oinarrituta batik bat.
Showing posts with label emanaldia. Show all posts
Showing posts with label emanaldia. Show all posts
2012/11/19
Abenduaren 2an "Barrura begiratzeko leihoak" ikusgai Areetan
Algortako Herrira bilguneak Areetako Andres Isasi musika eskola hartu du abenduaren 2an, igandearekin, Getxo udalerrian ere "Barrura begiratzeko leihoak" dokumentala estreinatzeko asmoz. Hitzordua eguerdiko 12etan izango da eta sarrerak 3 euroko salneurria izango du. Proiekzioa euskaraz izango da, gaztelaniazko azpidatziekin.
Zinez ekoiztetxeak egina, hiru preso eta bi preso ohi dira filmeko protagonistak. Haien kasuak
kontatzen dira banan-banan, haien eta haiengandik gertu daudenen
bizitzak eta esperientziak jasoz, kartzelaldiaren giza drama kontatzeko
ahaleginean, baina umoreari eta samurtasunari tarte handia eskainiz;
motibazio ideologikoak eta iritzi politikoak, berriz, apenas agertu ere
egiten diren. Atal bakoitzak zuzendari bat du, eta guztiak Titika
Rekaltek off-eko ahotsez irakurritako testu batek lotzen ditu. Testuak
gatazkaren berri ematen du, datu objektiboetan oinarrituta batik bat.
Etiketak:
algorta,
andres isasi,
areeta,
barrura begiratzeko leihoak,
emanaldia
Subscribe to:
Posts (Atom)

