Argazkian, Sergio Poloren egoera salatu izan dute azken ostiraleko elkarretaratzeetan.
Kordobako kartzelan dagoen Sergio Polo Escobes
preso politiko sopeloztarra sei hilabetez eduki dute jada lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik. Bada, aste hauetan jakin izan dute beste sei hilabetez luzatu diotela zigorra
eta urte oso bat isolamenduan mantenduko dutela horrek dakarren
guztiarekin. Sopelako Herrirak eraso hau salatzeko komunikatua zabaldu zuen larunbatean.
Komunikatu horrek horrela dio:
Atzo jakin izan dugu Sergio Polo Escobés Sopelako preso politikoari, azken sei hilabeteotan lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik eduki ondoren, Cordobako espetxeko Batzordeak beste sei hilabetetan isolatuta edukiko dutela esan diola. Horrek urtebete isolamenduan bakarrik betearaztea dakarkio.
Hori dela eta, Sopelan, iazko urritik hona, astelehenetako elkarretaratzeetan, zigor gehigarri hori salatu egin dugu: “Sergio isolamenduan. Aski da” lemapean bildu gara.
Azken ostiraletako elkarretaratzeetan ere aldarrikapen hori izan dugu ardatz.
Picassent espetxeko gertaera larriaren eta Cordoban ezarri zizkioten bizi-baldintza latzen ondorioz, txarto egon zen lehenengo hilabeteetan. Oraingo berriek (Picassent-en gertatu zen erasoaren erruduntzat jo dituzte epaileek) eta isolamenduaren luzapenak bere animoan aurkako eragina izango dutela pentsa dezakegu.
Berriro ere, euskal preso politikoen aurkako beste injustizien pilaketaren aurrean gaude.
Sopelako Herri Bilgunetik, Sergioren zigor gehigarri injustuaren egoera zabaltzeko eta salatzeko laguntza eskatzen dizuegu, eta, aldi berean, gutunak bidal itzazue Cordobako espetxera Sergio gainerako kideekin batu dezatela eskatuz, baita Sergiori berari animoak ematen ere, ondoan gaituela jakin dezan.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.