Argazkian, hileko azken ostiraleko
elkarretaratzean Sergio Poloren egoera salatu zuten Sopelan / © Sopelako Herrira.
Sergio Polo Escobes preso politiko sopeloztarra
sei hilabetez eduki dute jada lehenengo graduan eta isolamendu moduluan
bakar-bakarrik, Kordobako espetxera aldatu zutenetik. Joan den astean,
zigorra beste sei hilabetez luzatu ziotela eta urte oso bat isolamenduan
mantenduko zutela esan zioten gatibuari, Sopelako Herrirak zabaldu zuenez. Hori salatzeko kanpaina abiarazi zuen preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko bilguneak, Algortako Herriraren
laguntzaz. Bada, orain, Polo isolamendutik atera, beste modulu batera
eraman eta bi euskal preso politikorekin jarri dute, Sonia Polo bere
arrebak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, aipatu kanpaina bertan behera
utzi dute herri bilguneek.

