Argazkian, 6.000 euroko fidantza ordainduta, 2009ko martxoaren 25ean atera zen Kordobako espetxetik Eli Zubiaga algortarra / cc-by Etengabe.
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur aztertuko du, ateak itxita, D3M eta Askatasuneko 11 kideren absoluzioa, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez.
Auzitegi Nazionalak 2012ko ekainaren 18an utzi zituen aske
hautes-plataforma eta alderdiko 13 auziperatuak, tartean Eli Zubiaga
algortarra eta Iker Rodrigo lutxanarra. Sententzian, akusatuek sufragio
aktibo zein pasiborako eskubidea zutela gogoratu zein ETAren interesen
aldeko lan egin bazuten ere, hori nahita egin zutenik esateko frogarik
ez dagoela argudiatu zuten Manuela Fernandez Prado epaimahaiburuak eta
Ramon Saez Valcarcel magistratuak. Nicolas Poveda epaileak bere aldetik,
boto partikularra eman zuen, auzipetuak zigortzearen alde. Vicente
Gonzalez Mota fiskalak, ordea, helegitea
aurkeztu zuen Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehenengo Atalari
igorritako idazki baten bidez. Bere ustez, emandako epaian ez ziren
kontuan hartu akusazioak eta defentsak aurkeztutako puntu guztiak eta
frogak baloratzean akatsak gertatu direla. Gauzak horrela, Gonzalez
Motak berretsi egiten du epaiketan eskatutako zigorrak, sei urte eta bost
hilabetetakoak ETAko kideak izatea egotzita, kasu gehienetan (Zubiaga eta Rodrigo barne), eta bost urte
erakundeari laguntza ematea leporatuta.
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.