Argazkian, Xabier Galdeano gogoratzeko pankarta aurreko omenaldi batean / cc-by Ukberri.net.
Joan zen larunbatean, martxoak 30, izan ziren 28 urte, GALen mertzenarioek Xabier Galdeano
Donibane Lohizunen hil zutenetik. Gauzak horrela, ostiral honetan,
apirilak 5, ekitaldia izango da Algortan erailketa hura gogoratzeko.
Hitzordua iluntzeko 8:30ean jarri du Telletxe plazan Algorta-Getxoko
Ezker Abertzaleak, algortarrari eta bere sendiari omenaldi xumea
egiteko. Galdeano "Egin" egunkariaren sortzaile, administrazio
kontseiluko kide eta kazetaria izan zen. GALek hil zuen, tiroz, Donibane
Lohitzuneko Urdazuri auzoan, bere etxetik gertu, egunkarira
manifestazio bati buruzko kronika eta argazkiak bidaltzera zihoala.
Xabier, zure irribarretik sortzen da gure indarra!
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.