Argazkian, martxoaren 15ean, iluntzean, 800 lagun
baino gehiago batu ziren Anjel Figueroaren heriotza salatu eta preso
politiko gaixoak orain aska ditzatela aldarrikatzeko.
Martxoaren 14an hil da etxean preso, Anjel Figueroa. Gaixorik, espetxetik irtetea lortu arren Espainiako espetxe administrazioaren menpe eta haren ardurapean zendu baita. Gobernu espainiarraren ardurapean.
Martxoaren 14an hil da etxean preso, Anjel Figueroa. Gaixorik, espetxetik irtetea lortu arren Espainiako espetxe administrazioaren menpe eta haren ardurapean zendu baita. Gobernu espainiarraren ardurapean.
Beste heriotza segidan, Xabier Lopez Peñarena. Frantziar espetxe eta justizia
administrazioaren ardurapean. Eri zen, eta kalean behar zuenean hil da preso. Ezin
pasatzen utzi, frantses arduradunen jokaera laidogarri eta makabroa, beste behin ere.
Bahiturik, isolaturik, azken arnasetan non eta nola zegoen senideei informazioa ukatuz.
Baita hil geroztik ere, maltzurki.
Gure dolumin sentikorrenak bion senide eta lagunei!
Bi heriotz berri, espetxe politikaren zerrenda luzean. Eri ziren biak, espetxe
politikak erahil ditu biak. Espetxe politika hiltzailea baita! Sakabanaketa hiltzailea baita!
Heriotz zigorrak arduradun zehatzak ditu. Estatuen gerra estrategian murgildurik
dirautenak. Euskal presookin politika kriminala gauzatzen jarraitzen dutenak. Gatazka
politikoa eta bere ondorioak ETAri leporatzen diotenak. Diskrezioa lege eta legea
diskrezional egiten dutenak eta bi zerraldo berrion aurrean ere ardura saihestu nahi
izan dutenak. Inmunitate politiko eta penala betiereko uste dutenak.
Konponbideari bizkar ematen jarraitzen baitiote. Gertaera hauen testuinguruan,
ETA eta Gobernu espainolak (PSOE) konponbiderako irekitako gunearen deuseztapena
iragarri du ETAk; salatu duenez, boterean den Gobernuaren (PP) temakeriaren
ondorioz. Egoera politikoa larria da konponbide demokratikoaren alde gaudenontzat,
gatazka luzatzeko arriskua handia baita.
Heriotzon artean aldiz, Iruñea-Bilbon Gatazkaren konponbidearen Foro soziala
izan da. Gatazkaren ondorioen inguruan nazioarteko esperientzia eta irakaspenak
ekarri dira, gogoeta sakonduz. Konponbidea zaildu eta atzeratzea behartu nahi
gaituzte, baina konponbide demokratikoaren aldeko ahalegin eta indar oro bide berriak
irekitzeko oinarri garrantzitsua dira. Aieteko adierazpena nazioartean modu
esanguratsuan jasotzen ari den babesa bezala. Estrasburgoko auzian, oraino
‘injinaritza juridiko’rako tartea badutela aurreratu arren, espetxealdia luzatzeko
doktrinaren kontrako posizionamendu sozial eta insitituzional zabala bezala. Herriaren,
herritarren erantzun eta mobilizazio iraunkorrak bezala.
Heriotz hauei beste gertakariak gehitu nahi dizkiegu, salaketa ohar honetan.
Jaengo espetxetik bueltan Jabi Martinez kidearen lagunek izandako istripua,
sakabanaketaren hamaikagarrena! Eta Joseba Vizan errefuxiatuaren aitagiarreba Jose
Marcoren heriotza, hura bisitatzera joana Brasil urrunera.
Saminak eta amorruak ez digu norabidea lausotuko. Konpromisoa hartu du
EPPK-k eta bururaino eramango dugu. Egoeraren larritasunak eta gertaera hits
hauek orain tamainako erantzuna behar dute. Herriak ez du barkatuko!
Inoiz baino ozenago, Euskal Presoak Euskal Herrira! Sakabanaketa hiltzailea!
Amnistia, autodeterminazioa!
EPPK
Euskal Herria bihotzean, 2013ko apirilan
0 iruzkin:
Iruzkin bat idatzi
Iruzkina bidali bezain pronto ez bada agertzen ez kezkatu. Ahalik eta lasterren argitaratuko dugu. Mila esker.