Showing posts with label polizia. Show all posts
Showing posts with label polizia. Show all posts

2012/11/21

Polizien mehatxuak salatu ditu presoen beste senide batek


Bideoa ikusi eta zabaldu

Iturria: Berria.info

"Hizketan hasi zitzaizkidan, nire izenez zuzenduz lehen unetik. Esaten zidaten aspalditik zeukatela gogoa nirekin egoteko, eta aukera hori aprobetxatu nahi zutela, bakarrik eta leku lasai batean egonik". Halaxe hasi du gertatuaren testigantza Izaro Arruartek. Tenerifen oporretan zegoela, bi gizonezko hurbildu zitzaizkion polizia plakak erakutsiz. "Ni atxilotzeko adinako frogak bazituztela esan zidaten, eta oso akusazio larriak egin zizkidaten". 

2012/10/10

Gernikako Akordioaren adierazpena Enara Rodriguezen erasoaren aurrean


Ikusi agerraldiaren bideoa

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxetik atera, ostikoka jo, iraindu, ukitu eta bortxatzearekin mehatxatu zuten. Badirudi oso luze egin zitzaizkion bost minutu pasa ondoren joaten utzi ziotela.

Enara Rodriguezen testigantza

Irailaren 28an (...) Logroñotik Iruñera doan autobia berria hartu nuen, A-12 delakoa. Bertan 18:30ak inguru zirelarik, kotxe bat aldamenean jarri zitzaidan; ni eskuineko karrilean eta bera ezkerrekoan ez aurrera ez atzera. Aurreratzeko asmorik ez zuela konturatzerakoan nik abiadura handitu nuen, eta berak berdina egin zuen nire parean berriro ere jarriaz; alderantzizko operazioa egin nuen, abiadura moteldu eta berak ere berdin. Aurpegia biratu nuen orduan kotxeko bidaiariak ikusteko asmotan, 2 gizon ziren.
 
Arroniz izeneko irteeraren parean kotxeak niregana jo zuen errepidetik aterarazteko asmoz, nik orduan 2 aukera nituen edo kotxea kolpatu edo irteera hartu; inkontzienteki irteera hartu nuen, eta abiadura handiarekin nindoanez kotxeak derrapatu egin zuen, eta 3-4 buelta eman nituen. Orduan gertatutakoa sinetsi ezinik, berriro autobia hartzeko asmoz piztu nuen kotxearen motorra; hanka dardarka nuela ohartu nintzen eta errepidearen alboan gelditzea erabaki nuen, lasaitzeko.
 
Han nengoela, ni ohartu nintzenerako, 2 gizonak kotxearen inguruan neuzkan. Bata kotxearen aurrean nik aurrera egin ez nendin, eta bestea nire aldamenean leihatilan kolpeka. Garrasika hasi zen alboan nuen gizona, kotxetik irten nendin, “puta zorra bajate del coche ya” eta horrelakoak esanaz. Ni erabat beldurturik nengoen, eta kotxetik jaisteko inongo asmorik ez nuela esan nien. Orduan alboko gizonak plaka bat kristalean jarri eta nire izenez deitu ninduen. Uste dut plaka hori Polizia Nazionalarena zela, baina, ezin dut ehuneko ehunean ziurtatu.
 
Lasaitzeko esaten zidan, niretzako hobe izango zela kotxetik irtetea eta horrelakoak esanaz. Nik ezetz eta ezetz. Uniformatuak etor zitezen eskatu nien, beraiekin ez nuela ezer jakin nahi. Bidean zeudela esan zidaten, eta bitartean leihatila jaisteko eta kotxeko paperak emateko. Azkenean ez dakit zergatik, leihatila jaistea erabaki nuen; momentu horretaz baliatu zen orduan nire alboko polizia, eta kotxeko atea ireki zuen leihotik eskua azkar sartuaz.
 
Momentu horretatik hasi ziren mehatxuak, irainak, bortizkeria…iletik tiraka kotxetik atera ninduen batek eta lurrera bota. Bertan nengoela hankaz zapaltzen ninduen zutitu ez nendin. Nik etengabe zutitzeko ahaleginak egiten nituen garrasi egiten nien bitartean. Zergatik bota ninduten errepidetik galdetzen nien etengabe, zergatik bueltatu ziren niregana… beraien erantzuna “ hemos vuelto para ver si te habias muerto y habia una zorra menos” izan zelarik. Etengabe emakumea nintzela baliatuz, umiliatzen aritu ziren, bortxatuko nindutelako mehatxuak. Momentu batean lurretik altxatzea lortu nuen eta polizia batek airean hartu ninduen, eta eskumuturrak atzean loturik bezala heldu ninduen. Atzean nuen poliziak eskumuturretatik heltzen ninduen bitartean, nik ihes egiteko ahaleginetan mugitzen ari nintzen etengabe; izugarrizko mina jasaten ari nintzelarik, gero ohartu nintzen ezkerreko eskumuturrean sekulako erredurak nituela.
 
Atzean nuen polizia orduan ipurdia ukitzen hasi zitzaidan eta ea gustatzen zitzaidan galdezka. Parean nuenak bularrak ukitu zizkidan eta hankartean ostiko bat ematea lortu nuen. Orduan lepotik hartu ninduen eta “te voy a violar y te voy a matar por lo que has echo” esan zidan. Berriro lurrera, eta berriro hanka bular gainean, altxa ez nendin. Orduan nire bizilekuaz, lantokiaz, ibiltzen naizen lekuez…hasi ziren hitz egiten, nik jakin nezan ezagutzen nindutela. Ez zidaten galderarik egiten, dena beraiek esaten zuten, eta nik hitz egiterakoan isiltzeko eta isiltzeko. Nik aurre egiten nien. “como no te calles y dejes de insultarnos esta noche tendremos algo que celebrar”, “eres una zorra valiente, ya veremos despues de violarte si sigues igual” esan zidan batek. Ez nekien bortxatu, atxilotu…edo zer egin nahi zuten nirekin, azken finean nik kotxearekin istripua izan nezan bultzatu baitzuten.
 
Beraien artean etengabe hitz egiten zuten, nirekin zer egin adosteko; nik ez nekien nola irten egoera horretatik. Azkenean batek lurretik altxa eta lepotik helduaz honakoa esan zidan: “ vamos a jugar a un juego, te damos 5 minutos de ventaja, métete en el coche y corre todo lo que puedas, si te volvemos a ver por la autobia no lo cuentas”; orduan askatu ninduen, eta ni korrika kotxean sartu eta ahal nuen azkarren autobia hartu eta etxerako norantza hartu nuen. Izugarrizko abiadaz joan nintzen 10 bat minututan, kontziente izan nintzen arte; orduan gasolindegi batean gelditzea erabaki nuen lasaitzeko, nirekiko pentsatu nuen ez zirela berearekin irtengo, ez nintzela hain azkar joango errepidetik, azkenean beraiek bilatzen zutena baitzen, nik istripua nire kabuz izatea eta beraiek inpunitate osoz ateratzea egoera horretatik; ni erahiltzea zela helburua pentsatu nuen, baina beraien “parte-hartzerik” gabe.

Enara Rodriguez, Arkaitz euskal preso donostiarraren arrebak, jazarpen egoera bat bizi behar izan du bisita batetik bueltan

Iturria: Etxerat

Argazkian, Enara Rodriguez, Arkaitz euskal presoaren arrebak, jazarpen egoera bat bizi behar izan du bisita batetik bueltan.

"Ni erahiltzea zela helburua pentsatu nuen, baina, beraien 'partehartzerik' gabe". Honela amaitzen du Enara Rodrigezek atzo jarritako salaketan agertzen den testigantza.
 
Enara Rodriguez, Arkaitz Rodriguez euskal preso donostiarraren arreba da, eta irailaren 28an bere anaia Logroñoko espetxean bisitatzetik zetorrela egoera latz bat bizitzea egokitu zitzaion. Izan ere, bisitatik bueltan zetorrela, Logroñotik Iruñera doan A-12 autobian, bere alboan zihoan Opel Astra markako auto gris batek zuen jarrera arraroaz ohartu zen. Berak abiadura azkartu ala moteldu arren, autoa momentu oro bere alboan mantentzen baitzen. Bi gizonezko zihoazen autoan. Irteera baten parean, auto hau Enararen autora gerturatzen hasi zen, bera errepidetik ateratzeko asmoz. Azkenean, irteera hartu behar izan zuen, eta une horretan autoaren kontrola galdu, eta 3 edo 4 buelta eman zituen, inongo momentutan irauli ez zelarik.
 
Bertan geldirik zegoela, bi gizon autoaren inguruan zituela konturatu zen. Gizonezkoetako batek iraindu egin zuen Enara, autotik jaisteko esaten zion bitartean. Halako batean poliziaren plaka bat erakutsi zion gizon hauetako batek, Polizia Nazionalarena zela iruditu zitzaiolarik, eta berriz ere kotxetik jaisteko esan zion. Bost minutu inguruz egoera horretan egon ondoren, Enarak leihatila jaistea erabaki zuen, eta hau baliatuz bere alboan zegoen gizonezkoak atea ireki eta iletik tiraka atera zuten autotik. Irain eta mehatxu artean lurrera bota zuen. Etengabe irain sexistak entzun behar izan zituen, eta bera bortxatuko zutela esanaz ere mehatxatu zuten. Momentu batean, lurretik altxatzea lortu zuen eta polizia batek airean hartu zuen, eta eskumuturrak atzean loturik bezala heldu zuen. Orduan, ukitzen hasi zitzaizkion, eta berriz ere mehatxuak eta irainak entzun behar izan zituen. Berriro, lurrera bota zuten. Enarak aurre egin zien eta ondorioz horrelako gauzak entzun behar izan zituen: "como no te calles y dejes de insultarnos esta noche tendremos algo que celebrar", "eres una zorra valiente, ya veremos después de violarte si sigues igual"...
 
Azkenean, lepotik eutsita lurretik altxa zuten, eta bost minutuz alde egiten utziko ziotela esan zioten. Azkar joateko, zeren berriro aurkitzen bazuten, ez zuela kontatu ahal izango esan zioten. Enara izugarrizko abiadan abiatu zen, azkarregi zihoala konturatu zen arte. Eta horrela jarraituz gero, beraiek nahi zutena lortuko zutela pentsatu zuen, istripua izatea berak bere kabuz.