Showing posts with label maiatzak 19. Show all posts
Showing posts with label maiatzak 19. Show all posts

2012/05/19

Preso eta iheslariak ere plazara ekarri ditugu


Goazen Plazara! Algortan (argazki albuma)

Goazen Plazara! ekimenarekin bat eginez 457 lagun elkartu gara gaur Algortan, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Manifestazioaren ibilbidean espetxeak eta bertan diren gatibu getxoztarrak kokatuz gure 17 herrikidek pairatzen duten sakabanaketa irudikatu dugu, etxean preso daukaten Anjel Figueroarekin hasi eta Algortatik 1.058 kilometrora Algecirasen daukaten Gorka Garcia Sertutxa "Patas"-ekin amaituz. Bidean zazpi geldiune, bakoitzean beraien senideen eskuetatik bizpahiru presoren argazkiak batuz, familiar eta lagunei ere Espainia eta Frantziako gobernuek ezarritako zigorra salatzeko. Zortzigarren geldialdia, berriz, herriko bost iheslariei eskaini diegu. Behin argazki guztiak jasota plazaraino eraman ditugu, trikiti doinuek lagunduta, eta Telletxe plaza erdian hutsik zeuden aulki zurietan kokatu. Agur dantza eskaini ostean, "Zazpi jauzi" dantzatu dute bildutako lagunek irudien inguruan, ekitaldia pintxo goxoak dastatuz amaitzeko.

Adierazpena:

Eguerdion danoi!

Ezer baino lehen, ongi etorria eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur, maiatzak 19, Herrirak deitutako mobilizazioetan parte hartzera animatu zareten guztioi. Eskerrik asko benetan, indarrak metatzea ezinbestekoa baita geure helburuak lortze aldera:
  • Sakabanaketarekin amaitzeko: espetxe politika krudel honek indarrean daramanetik, 400 istripu inguru egon direla kalkulatzen da, eta 16 pertsonak galdu dute euren bizia errepidetan. 2012a hasi zenetik, jadanik 8 izan dira gertatutako istripuak, horietatik azkenetariko bat ondorio larriagoekin. Gaur ere gogoan ditugu errepidean orduak emanda beren burua arriskuan jartzen ari diren pertsonak, eta bidai segurua izan dezaten opa diegu.
  • Preso gaixoak askatzeko: gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 14 lagun preso daude oraindik, eta baldintzarik gabe aske gera daitezen exijitzen dugu, euren eskubidea delako!
  • Parot doktrinarekin amaitu eta kondenaren 2/3ak eta 3/4ak beteta dituzten presoak ere aske geratzeko, aspaldi egon behar baitzuten etxean!
  • Baita gainerako krudelkeriekin bukatzeko ere: isolamenduak, jipoiak, senide eta presoak bisitarik gabe uztea, katxeoak... 
Eta nola ez, gure helbururik handiena betetzeko: euskal preso eta iheslari guztiak lehenbailehen etxeratzeko. Gaurkoan, eskubide diren nahi horiek plazara ekarri ditugu guztion artean, orain amets eta borroka-arrazoi dena, bihar errealitate eta ospakizun-arrazoi bihurtzeko. Telletxe betetzea lortu dugu, eta bide hau ibiltzen jarraituz, espetxeak hustea ere lortuko dugu! 

Sakabanaketarik ez! 
Biziarteko zigorrik ez! 
Preso gaixoak etxera orain! 

Preso eta iheslariak herrira!

2012/05/18

Uribe Kosta eta Erandioko plazak ere presoen eskubideen alde beteko ditugu! Lortuko dugu!

Argazkian, Algortako bilguneko kideok biharko prestatutako pankarta bat.

Euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideen alde eta kartzela politika konponbide irizpideetara aldatzea eskatzeko asmoz, larunbat honetan, maiatzak 19, plazak betetzeko deia egin du Herrira mugimenduak. Euskal Herri luze zabalean 225 hitzordu inguru izango dira, eta Uribe Kosta eta Erandion ere ez gara atzean geratu. Eskualdeko ia herri guztietan egongo dira bateratzeak, oturuntzak, kalejirak eta abar. Algortari dagokionez, ekitaldi sorpresa izango dugu 13:00etan, eta ondoren pintxoak eta dantza poteoa. Gogoratu, egun, Uribe Kosta eta Erandioko 34 euskal preso politiko dagoela, Anjel Figueroa algortarra (etxean preso) izan ezik, Espainia eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta. Horietatik 17 getxoztarrak dira.

Etor zaitez! 
Plazak bete ditzagun, espetxeak husteko!

Uribe Kosta eta Erandioko deialdiak:

Algorta
13:00 Ekitaldi sorpresa Telletxen eta ondoren... pintxoak eta dantza poteoa.

Erandio
13:00 Mosaiko herritarra Irailaren 23a plazan eta ondoren... triki-poteoa herritik.

Gorliz
12:30 Bateratzea Txoko Etxen.

Itzubaltzeta / Romo
12:30 Kontzentrazioa eta herri bilgunearen aurkezpena Santa Eugenia plazan.
14:30 Herri bazkaria Xake plazan. Txartelak (10 euro) salgai Baste, Branka, Txiskales eta gaztetxean.
17:00 Koadrilen arteko jolasak eta herri kirolak (koadrila bakoitzak lau lagun) Lamiako eta Pinueta arteko plaza berrian.

Leioa
19:00 Giza-katea Bulebarra inguratuz.

Lemoiz
12:30 Bateratzea Armintzako parkean.

Plentzia
17:30 Bateratzea Eliz plazan.

Sopela
Udaletxeko plazan...
11:00 Musika eta giro ona.
12:00 Umeentzako jolasak.
13:00 Herri kirolak (sokatira, txinga...).
13:30 Saiheski errea eta sagardoa.
19:00 Ekitaldia eta kalejira gaztetxeraino.
eta gaztetxean...
21:00 Kontzertua: Tommy Gun (Santurtzi), Sobieht (Sestao) eta Cable Street Beat. Sarrera: 3 euro.

Urduliz
13:30 Triki-poteoa herriko tabernatik abiatuta.
15:00 Bazkaria herriko tabernan.
16:30 Irteera udaletxeraino kalejiran.
17:00 Kontzentrazioa udaletxe aurrean. Bitartean, musika, trikitixa, merienda eta sorpresa gehiago.
20:30 Ekitaldia udaletxean.
20:40 Herrira bilgunearen aurkezpena.

Uribe Kosta eta Erandioko herri bilguneak sarean:

Algorta
Itzubaltzeta / Romo
(Facebook)
Leioa

Sopela
(Facebook)
Urduliz

2012/05/10

Etxerat elkarteak Herrirak deitutako Goazen Plazara! ekimenean parte hartzeko deia egin du

Biki Gorostiaga (Etxerat elkarteko kidea):

Egunon, eta milesker agerraldi honetara etorri zareten komunikabide guztiei. 

Gaur Arenaleko plaza honetan bildu gara, gure atxikimendua eta babesa azaldu nahi diogulako Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako deitu duen Goazen Plazara ekimenari.

Izan ere, urtarrilaren 7ko Herri Mobilizazioan euskal gizartearen gehiengo zabal batek argi eta garbi erakutsi zuen gure senide eta lagun preso eta iheslarien eskubideen alde dagoela. Baina, Espainiako eta Frantziako gobernuek ezikusiarena egin dute, eta gure senide eta lagunen eskubideak urratzen eta espetxe politika krudela mantentzen jarraitzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa ikusten dugu guztiok indarrak batzea eta gure nahia azaltzea. Pausoak ematen eta gure aldarrikapenak plazaratzen jarraitu behar dugu.

2012/05/05

Maiatzak 19: Kirmen Uribe, Ramon Barea eta Gontzal Mendibil

Kirmen Uribe (bideoa)


Ramon Barea (bideoa)


Gontzal Mendibil (bideoa)

Presoen eskubideen alde plazak betetzeko deia zabaldu du Herrirak

Iturria: © Bilboko Branka

Herrira mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen alde maiatzaren 19an burutuko den Goazen Plazara! egitasmoa aurkeztu du gaur goizean. Ekimenak hainbat lagunen atxikumendua jaso du eta besteak beste, Amaia Zubiria, Irati Anda, Iñaki Olasolo eta Ines Osinagak parte hartu dute aurkezpenean.

Jarduera eremu desberdinetan lanean diharduten pertsona askok bat egin dute gaur goizean Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako antolatu duen Goazen Plazara! egitasmoaren aurkezpenean. Era horretan, euskal preso politikoen Giza Eskubideen alde hiri, auzo eta herrietako plazak betetzeko asmoa erakutsi dute eta egitasmoari babesa eman diote.

2012/05/04

Urtarrilaren 7an Bilbora joan bazinen, maiatzaren 19an goazen plazara! Zure atxikimendua eman!


Lagun agurgarri hori, 

Urtarrilaren 7an milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begi bistakoa da egungo kartzela-politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik. 

Alabaina, gobernuek ez dute pausorik eman eta kartzela politika ez da aldatu. Presoen gaia eguneroko mintzagai bada ere, Espainiako eta Frantziako gobernuek iraganeko jokabideari eusten diote garai berri honetan. 

Horren adibide garbia da Espainiako Konstituzio Auzitegiak 197/2006 Doktrinari (Parot doktrinari) buruz emandako azken epaia. Honen bidez, kondenak beteta zituzten Euskal preso politikoek tarteratutako 31 babes helegiteetatik 28 aztertuta, hiruri baino ez die askatasun eskubidea eta babes judizial eragingarriaren eskubidearen urraketa onartu. Beste 25entzako eskubide urraketak indarrean dirau. Epai honek arrazoi juridikoak erabili beharrean politikoak erabili ditu, bakerako aukeren eta konponbide prozesuaren aurka egin duelarik. 

2012/03/12